Azken egunak 'Odisea 1937' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2025-09-23 10:45   Kulturea

Irailaren 29ra arte, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan Odisea 1937 erakusketea egongo da ikusgai irailaren 29ra arte, Euskadiko Gerra Zibilean hain ezaguna ez dan pasadizo batetik egindako ibilbide bisual hunkigarria. Orain arte argitaratubako material grafikoaren bidez erakusten dan gerra-gatazkako pasarteak, Eusko Jaurlaritzeak erbestean hartu eta lagundu zituan ehundaka euskal gudari eta zibil zauritu eta erbesteraturen odisea jasoten dau. Gudari eta zibil horreek Iparraldeko La Roseraie ospitalean eta Bordeletik gertu porturatutako Habana ospitale-ontzian, aurrez ehundaka errefujiau eroateko balio izan eban itsasontzian, hartu eta artatu zituen.

Aitor Miñambres Amezaga Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoko zuzendariak eta Memoria Historikoan eta Giza Eskubideetan aditua dan Mauro Saravia kazetari eta argazkilariak komisariautako erakusketan, lehen aldiz Federico González Santiagok eta Manuel Arumbarrenak 1937an Bilboren defentsan zauritutako euskal burrukalariek, eta Gotzone Arancibiak, bien erizainak hamarkada askotan gordetako argazki eta argitaratubako dokumentuen bilduma baliotsua.

Erakusketearen ardatz nagusia, 1937tik 1940ra 1.600 euskal burrukalari eta zibil baino gehiago hartutako Bidarteko (Lapurdi) La Roseraie ospitaleko historia. Bilbo jausi eta gero Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako ospitale hori errekuperazino fisiko eta emozinonalerako gune bihurtu zan, baita lanbide heziketarako eta tailerrak, jarduera akademikoak eta kirolekoak egiten ziran eta gerrako zaurituek osotutako abesbatza bat be baegoan bizitza komunitariorako leku be. Zauritutako burrukalari batzuk, gerra garaian Bordeletik gertu atrakauta ospitale-ontzi lez prestauta egoan Habana baporetik be pasau ziran. Errepublikearen aldeko burrukalarientzako beste suspertze-gune garrantzitsua izan zan.

Odisea 1937 erakusketeak 40 argazki historiko baino gehiago, informazino-panelak, mapak eta Gerra Zibilaren hasieratik Bigarren Mundu Gerraren eta gerraoste luzeko gorabeherak testuinguruan jarteko denpora-lerroa buztartzen dituan ikusizko muntaia. Etiquetadas arloan istorio personalak ikusarazoten ditu, adibidez, ospitaleratze asko eta itsasoz egindako erbesteratze arriskutsua eta gero, Frantziako gerra-frontean beharrean amaitu eban Gonzalezena berarena. Ondoren, Espainiara bueltau zanean kontzentrazino-esparru batean sartu eta 1979ra arte ez eutsezan gerrako mutilau lez zituan eskubideak onartu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu