Vasiliki Papapostolou aka Tarantismek 'Panopticon' lana eskainiko dabe inaugurazinoan

Bizkaie! 2025-09-23 09:05   Kulturea

Dantzaldia 2025 irailaren 25etik abenduaren 4ra bitartean izango da.

Marian Etxebarria, Germán Castañeda, Begoña de Ibarra, Beatriz Churruca, Ana López Asensio eta Iñaki López de Aguileta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hogeita sei urtez urtez jarraian, La Fundición Aretoak Dantzaldia – Nazinoarteko Dantza Jaialdia atonduko dau aurten be. 2025eko irailetik abendura bitartean izango da, Bizkaiko hainbat agertokitan. 2025ean, programautako ikuskizunak ondoko egoitza honeetan taularatuko dira, besteak beste: Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa, Barakaldo Antzokia, Arte Ederren Bilboko Museoa eta La Fundición Aretoan.

Irailaren 25ean Dantzaldiaren hasieran Vasiliki Papapostolou aka Tarantism greziarrak izango dira protagonista eta Panopticon obrea eskainiko dabe:



Aurten, hamabi hitzordu programau ditue jantza garaikidea ardatz, ikuskizunen eta jarduera osogarrien artean. Gure lurraldeko zortzi espaziotan egingo dira, 2000. urtean sortutako lehiaketa honen sustatzailea dan Deustuko La Fundición Aretoan, besteak beste. Hain zuzen ere, bertan aurkeztu da, gaur goizean, aurtengo edizinoa, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapenaren eta Kultura eta Sormen Industrien Zuzendariaren (Ana López Asensio), Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari Nagusiaren (Begoña de Ibarra Zuazo) eta Bilboko Udaleko Kultura Saileko Zuzendariaren (Iñaki López de Aguileta) eskutik.

Urtero legez, Dantzaldiak Estaduko zein nazinoarteko jantza garaikidearen esentzia hartuko dau udagoien honetan, hilabete luze bitan zehar, egungo lengoaia eta joeren aniztasun zabalaren adierazgarri dan ikuskizun moltsoa programauta; urteko gainerako egunetan euskal antzerki-karteldegietan lekurik ez daben proposamenak, hain zuzen. Holan erakusten dau 2025eko agendan Euskadi mailako lau estreinaldi eta Estadu mailako bat egoteak. Edizino honetarako, Dantzaldiaren jarrerea, atontzaileen arabera, zubiak eregitea da. Lehenik eta behin, belaunaldien artean, aurtengoa belaunaldien arteko erreleboaren urtea izan baita jaialdiaren barruan.

Egitaraua

Irailak 30 (Bilboko Arte Ederren Museoa, 18:00):

  • La Macana (Galizia) – Ven.
  • Clémence Juglet (Frantzia) – Il faut que je.
  • Compagnia Bellanda (Italia) – Simposio.

Urriak 12 (La Fundición, 19:00):

  • Margarida Montenÿ & Carminda Soares (Portugal) – Simulacro (Estreinaldia Estaduan):

Urriak 30 (La Fundición, 19:00)

  • Álvaro Murillo (Extremadura) – Liburu aurkezpena: El movimiento como pensamiento.

Zemendiak 6 (Azkuna Zentroa, 19:00)

  • Marcat Dance (Andaluzia) – El bosque (Estreinaldia Euskadin)

Zemendiak 15 (Bilboko Guggenheim Museoa, 18:00)

  • Paula Comitre (Andaluzia) – Après vous, madame (Kontzertu formatuan, estreinaldia Euskadin):

Zemendiak, 16 (Andoni Aresti Landa Dantza Eskola, Leioa, 11:00–12:30):

  • Apres vous, madame – Paula Comitre.

Zemendiak 20 (BilbaoArte, 19:00)

Proiekzinoa + barriketaldia – My lunch with Anna (Anna Halprin & Alain Buffard).

Zemendiak 22 (Barakaldo Antzokia, 20:00):

  • Mucha Muchacha (Madril) – Mucha muchacha

Abenduak 4 (Multicines 7, Bilbo):

  • Dokumentalaren proiekzinoa – Rojo clavel (Manuel Liñán, estreinaldia Euskadin).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu