Miguel de Unamunoren jaiotzaren urteurrena irailaren 29an izango da

Bizkaie! 2025-09-23 08:15   Kulturea

Lore-eskaintzea, goizeko 10:30ean egingo da, Unamuno Plazan.

Bilboko Udalak urtero egiten deutso autortzea Miguel de Unamunori, 1864ko irailaren 29an haren jaiotzaren urteurrena dala-eta.

Unamunori eskainitako Egun Instituzionalaren barruan, hainbat proposamen programau dira Bilboko saiakeragile ospetsuaren lana eta bizitea zabaltzeko. Gainera, 2025ean 80 urte beteko dira Miguel de Unamuno Hendaiara heldu zala, 1925eko abuztuaren 22an. Bost urte iraun eban idazlearen erbestealdiaren hasieraren mugarrietako bat izan zan. Haren derrigorrezko absentzia gorabehera, autoreak beti izan eban akorduan haren uria, eta inoiz ez eutson itzultzeari itxi, haren idazkietan erakusten den bezala.

Holan, irailaren 29an, astelehenean, Unamunoren jaiotzaren 161. urteurrena eta haren erbestea gogoratuko dira, autortzearen izena daukan plazan eta Bidebarrietako Liburutegian, biak Alde Zaharrean, egindako ekitaldien bidez.

Kontzertu lirikoa

Bidebarrieta Kulturguneak El mundo entero es un Bilbao más grande kontzertu lirikoa hartuko dau 19:00etatik aurrera, Ines Cortes sopranoak eta Yónatan Sánchez konpositore eta pianistak osotutako Dúo Arcadia bikoteak eskainita. Kontzertuan, Unamunoren zenbait poema musikatuak interpretauko dira, baita bertsoak be.

Kontzertuaren programea hiru zatitan egituratzen da: Bilbori zikloa, Unamunoren umezaroagaz eta Bilbogaz izandako hartu-emonagaz lotutako zazpi poema batzen dituana; Teresari zikloa, Teresa: rimas de un poeta desconocido liburuan oinarritua; eta, Beste poema batzuk, egilearen bizi-ibilbidea batzen daben testu bi: Al perro Remo, erbestean eban lagunaren gertuko eta eguneroko erretratua, eta Morir soñando, 1936ko abenduan idatzia, hil baino egun batzuk lehenago.

Aldez aurreko konbidapenak agortu dira Bilbao Kulturaren webgunean, baina Bidebarrieta Kulturguneak 27 sarrera erreserbatu ditu eta kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira udal instalazinoan.

Lore-eskaintzea

Gainera, Udalak urtero lore-eskaintzea egiten dau idazle, filosofo eta pentsalari bilbotarra autortzeko haren Egun Instituzionalean. Ekitaldia irailaren 29an, astelehena, izango da, 10:30ean, Unamuno plazan, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da buru.

Miguel de Unamuno 2024 Saiakera sariaren irabazleen argitalpena

2024ko Miguel de Unamuno Saiakera Saria irabazi daben entseguak be aurkeztu ditu Udalak. Euskeraz, Mitxelko Urangak irabazi eban saria Emognosia lanagaitik. Gaztelaniaz, barriz, Paradigmas migrantes. Experiencias y estéticas migratorios de mujeres, Jorge Fernández Gonzalok idatzita irabazlea izan zan.

Miguel de Unamuno Saiakera Saria Bilboko Udalak urtero atontzen dituan hiru literatur lehiaketetako bat da, kalidadezko lan sarituak argitaratzen laguntzeko eta talentu barrien agerpena sustatzeko helburuagaz. Era berean, Bilboko 2023-2023 Kultura Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Plan horretan, argitalpen-eremuak tokiko kultura-ekosisteman dauen laguntzea jasotzen da. Zentzu horretan, irabazleen argitalpena Erein Argitaletxea eta Ediciones Beta argitaletxeen bitartez egin da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu