Bea Aparicio artista bilbotarraren horma-irudi batek Udal arraunketa pabilioia apaindu dau

Bizkaie! 2025-09-19 13:09   Kulturea

22 metroko luzerea eta 4 metroko altuerea dau muralak.

Obreak eraldaketa, bizikidetza eta itxaropen-mezuak helarazoten ditu, etorkizun inklusibo eta osasungarri baterantz eta bere sustraiakaz lotutako uri bategaz lerrokatuta.

22 metroko luzerea eta 4 metroko altuerea dauen horma-irudi handi batek ondoetorria egiten deusku arraunketako udal-pabiloian, San Ignazio auzoko Zarandoa etorbidean. Bea Aparicio artista bilbotarraren lana da eta eraldaketa, bizikidetza eta itxaropen-mezuak helarazoten ditu.

Horma-irudian arrauna da protagonista eta, aldi berean, Bilboko industria-ondarea eta uri eta gizarte-eraldaketea omendu ditu. Hain zuzen be, kirol, natura, uri eta gizarte-elementuak erabilten ditu, lurraldean sakon errotutako historia bisuala kontetk. Holan, irudian, hainbat persona ageri dira alkarregaz arraunean, aniztasunaren eta batasunaren sinbolo legez. Irudi inklusibo horrek azpimarratzen dau kirolak laguntzen dauela kultura eta gizarte-oztopoak gainditzen. Irudikatutako animaliek, ostera, hainbat hamarkadatan itsasadarrean egindako berroneratze ekologikoko ahaleginari keinu egiten ddeutse eta ingurumena jagotea be aurrerapenaren parte dala gogorarazoten dabe.

Bea Aparicio

Bilbon bizi eta bertan lan egiten dau. Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn. 2008tik, irakasle eta ilustratzaile lanetan dabil. Muralista lanetan, Bilboko Udalak sustatutako Iturri Arte Bidea proiektuan parte hartu dau, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasun Sailagaz eta Bilboko Guggenheim Museoagaz egindako hainbat proiektutan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu