Hilaren 23an, 'Alkarrizketak Literatureagaz XXI. mendean' Bilbon

Bizkaie! 2025-09-19 12:13   Kulturea

Literatura lanetan adiskidetasuna irudikatzea izango da gaia.



Bilbon, Bidebarrieta Liburutegian, doban jarlekuak bete arte eta streaming bidez be eskainiko da, Jacobo Bergareche eta Manuel Jabois idazleeak protagonista izango dituan ekitaldia.

Txani Rodríguez idazleak moderauko dau hitzordua

Denporan zehar, hainbat garai eta kulturatako autoreek adiskidetasuna jorratu dabe, horreen botere eraldatzailea, konplexutasun emozionala eta identidadeen eta balioak eregiten daben garrantzia azaleratuz. Halan da be, adiskidetasun-hartu-emnak maitasunezkoak baino gitxiago aztertu dira literaturan, akaso zama dramatiko txikiagoa dabelako.

Adiskidetasunak literaturan dauen balioa da baina ez da ideal legez bakarrik aurkezten, baita hauskortasunean be: traizinoak, distantzia, isiluneaka. Holan, hartu-emon biziak agertzen dira askotan, denporeak, erabagiek eta zirkunstantziek zeharkatzen dabena. Kasu askotan, itxaropenaren, erredentzinoaren edo erresistentziaren sinbolo bihurtzen da, baita testuinguru kaltegarrienetan be.

Adiskidetasun literarioa ez da narratibora mugatzen, irakurlea be moldatzen dau. Enpatia, alkartasuna eta afektua irakasten deuskuz. Besteakaz ehuntzen ditugun loturetan alkar ezagutzeko konbita egiten deusku, eta giza lotura horrek nortasun eta balioaka eregiten islatzen diran ahalmen eraldatzailea eta konplexutasun emozionala dauela ulertzekoa. Horregaitik, literaturan adiskidetasuna ez da gai hutsalasoila, gizakiaren adierazpen sakona baino.

Jacobo Bergareche

Idazketa eta fikzinoko telesailen produktore eta gidoilari lana buztartzen ditu. Arte Ederrak ikasi zituan Madrilgo Unibersidade Konplutentsean, baina Bostonera joatea erabagi eban literaturea eta idazketea ikasteko Emerson Collegen. Aldizka prentsan kolaboretan dau eta ikus-entzunezko produktore, gidoilari eta publizista lanak be egiten ditu. Idazle ona da eta izenburu batzuk aitatzearren: poema-liburua Playas, antzerki-lana Coma eta umeentzako liburuen bilduma bat eta zenbait saiakera be argitaratu baititu. Bere lanik ezagunena bere lehen eleberria da, Los días perfectos, Europar Batasuneko Literatura Sarian aitamen berezia jaso ebana. Bere beste eleberrietako batzuk Estaciones de Regreso eta Las despedidas dira.

Manuel Jabois

Kazetaria eta idazlea da eta kazetaritzan ibilbide luzea dau hainbat komunikabidetan. Bere estilo literarioak umorea, ironia, sentikortasuna eta zorroztasuna nahasten ditu. Diario de Pontevedran korrespontsal lanak egin zituan, Santiagon filologia hispanikoa ikasten eban bitartean. Hainbat komunikabidegaz kolaborau dau, besteak beste, El País egunkariagaz eta SER irrati-kateagaz. 2008an argitaratu eban bere lehen eleberria, A estación violencia, galizieraz idatzia eta, ondoren, Malaherba (2019), Miss Marte (2021), Mirafiori (2023) eta La víspera (2025). 2003an Julio Camba Kazetaritza Sari Nazionala irabazi eban.

Txani Rodríguez

Idazlea, kazetaria, gidoilaria eta komunikabide askotan ohiko kolaboratzailea da. Bere lanak kontaketa, komikia, umeentzako liburuak eta eleberria batzen ditu. Los últimos románticos eleberriagaz 2021eko Euskadi Literatura Saria irabazi eban gaztelaniazko literaturearen kategorian.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Bere helburuen artean literaturea, ezagutzea eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu