Martxan da Euskal Kultur Erakundeko (EKE) 2026. urterako partaidetza kanpainea

Bizkaie! 2025-09-19 07:48   Kulturea

Alkarteei bialduko jake irailaren 23an.

Karma taldea ©Lorentxa Saragueta | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtesaria ordaindu daben Euskal Kultur Erakundeko alkarte-kideek, 2026ko kultura egitasmoaren barruan sartuko diran partaidetza eskaera txostenak e-mailez jasoko ditue laster. Eskaera horreek 2025eko urriaren 31a baino lehen bueltau beharko dira.

2026an gauzatuko diran proiektuetarako partaidetza eskaera txostena EKE-ko kide diran alkarteei bialduko jake irailaren 23an.

Nabarmendu behar da urtesaria ordainduta daben Euskal Kultur Erakundeko alkarte-kideek deialdi honetan parte hartu leikiela.

Pasa dan urtean, Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) eta Euskal Kultur Erakundea alkarlanean ibili ziran ELKI izeneko dispositiboa martxan jarteko, amateurrek bultzatzen dituen sormen proiektuak laguntzeko. Ekimen horrek aurten be segiduten dau. Eskaerak zuzenki egin beharko dira EHEren webgunearen bidez, beti bere irailaren 23tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu