2025/09/13 21:00

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. | Erakusketak

'Buscando a Huidobro Nº15 (Cae)'. JUAN MIGUEL CORTES.

21:00

El dilema del corcho antzezlanaren ondoren, Juan Miguel Cortésen Buscando a Huidobro nº 18 performancea (¿Qué has hecho de mí Vicente Huidobro?) antzeztuko da.

Buscando a Huidobro nº 18 (CAE) obrearen erakusketearen aurkezpena be egingo da. Ekitaldia Esperanza Gómez Hercek gidatuko dau eta José Blanco, Elisabeth Candina Laka, Ianire Sagasti eta Carla Róisín poetek parte hartuko dabe, Huidobron oinarritutako poemak errezitetan. 

Pabellón 6en ikusgai dagozan pieza biak Kuartangoko 2024an egindako La Gran Kedada Rural formatu handiko instalazino baten zati dira. Itxitako errotulu komertzialetatik berreskuratutako letra gorpuzdunakaz eginak dagoz. Urteetan zehar egindako batuketa eta eta zaharbarritze lana, letra horreei bizitza barri bat emoteko. Cae bizitearen edozein eremutan, personalean zein kolektiboan, jausi eta birsortzeko prozesua da. Laster Pabellón 6an biziko dan prozesua.

Sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu