Bueltan da MusEkintza egitasmoa

Bizkaie! 2025-09-03 12:26   Kulturea

Bizkaiko museoak eta enklabe historikoak ezohiko agertoki bihurtuko ditu.

Gaur, hilak 3, MusEkintza jaialdiaren bosgarren edizinoa aurkeztu dabe. Jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dauen kultura-proiektua da, eta artea eta ondarea buztartzen ditu. Euskerea, Kulturea eta Kiroleko diputadu Leixuri Arrizabalagak, jaialdiaren koordinatzaile Marta Urcelaygaz batera, 2025eko irailetik 2026ko bagilera bitartean egingo dan edizino honetako programazinoaren barri emon dau. Guztira, hamabi ikuskizun egongo dira, hainbat diziplinatakoak, esaterako antzerkia, musikea, jantzea, umorea, bertsoak edo magia.

Aurkezpenean Leixuri Arrizabalagak nabarmendu dauenez, MusEkintza aukera parebakoa da gure kultura-ondarea beste ikuspegi batetik ezagutzeko, mueta guztietako publikoaren eskura egongo diran esperientzia artistiko barritzaile eta emozinonalen bidez. Garrantzitsua da tokiko talentua, eta diziplina artistikoen eta ondare historikoaren arteko alkarrizketa sustatzen jarraitzea.

Aurkezpenaren barruan, bertaratuek programazinoaren erakusgarri izan diran zuzeneko kontzertu labur batzuez disfrutau ahal izan dabe.

MusEkintzak sartze-esperientzia artistikoa proponiduten dau lurraldeko leku enblematikoetan, esaterako, Santimamiñen (Kortezubi), Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Bakioko Txakolin Museon, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Muskizko Muñatones Gazteluan eta El Pobaleko Burdinolan edo Bilbon kokatutako Arkeologia Museoan. Espazio horreek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.

Mobimenduan dagozen arte eszenikoen jaialdi bezela sortua, MusEkintzak museoak eta enklabe historikoak ezohiko agertoki harrigarri bihurtzen ditu, Tracken Studiok diseinautako argiztapen eta proiekzinoek osotutako proposamen artistikoari esker, ikuskizun bakotxaren atmosferea indartzen dau.

Mueta guztietako publikoarentzat pentsatutako programazinoa

Programazinoa 2025eko irailaren 20an hasiko da Santimamiñeko koban, Hortzmuga Teatroaren Gozamenen Lorategia izeneko El Boscoren obran inspiratutako gaueko instalazino sartze bategaz. Hurrengo, irailaren 27an, Julen Axpe komikoaren Furgonologoa umore-ikuskizuna egingo da Europako Herrien Parkean (Gernika-Lumo).

Jarraitzeko, hainbat estiloko proposamenak egingo dira, esaterako Billie Holidayri buruzko musika-narrazinoa Bermeoko Arrantzaleen Museoan (urriak 4), Adriana Bilbaoren Amores, Maitasunak jantzatutako poemea eta abestien suitea Bakion, Txakolin Museoan (zemendiak 15), edota Aralar Quartet hari-laukotea Euskal Herria Museoan, Gernika-Lumon (2026ko urtarrilak 24).

MusEkintzak umeentzako antzerkiaren aldeko apustua be egingo dau, Urargi antzezlan sentsorialaren bidez (Bakioko Txakolingunea, 2026ko zezeilak 7).

Beste zenbait puntu nabarmengarri izango dira magia-ikuskizuna Muskizko El Pobaleko Burdinolan, Jon Zabal, Lur Aranburu, Gonzalo Albiñata eta Imanol Ituiñogaz (2026ko martiak 28); ¿Verdad o Mentira? obra interaktiboa Balmasedako Encartada Fabrika-Museoan (2026ko apirilak 18); Ez da kasualitatea bertso-saio feminista Muskizko Muñatones Gazteluan (2026ko maiatzak 9), eta Ai Gure Juaneteak!, Mikel Laboaren abestiei autortza eszenikoa Bermeon (2026ko maiatzak 23).

Jaialdia 2026ko bagilaren 6an helduko da Bilboko Arkeologia Museora, jantza garaikideko arratsalde bategaz, Garazi Etxabururen eta Osa+Mujika konpainiaren eskutik. Espazio horretan bertan zarratuko da MusEkintzaren 5. edizinoa, Mikel Santiagoren Whodunnit? misterio-ikuskizunagaz (2026ko bagilak 20). Bertan, publikoak krimen bat ebatzi beharko dau esperientzia interaktibo batean.

Artea lurraldera hurreratzen dauen kultura-proiektua

Jaialdiko jarduera guztiak doban dira, baina gehienetarako erreserbea egin behar da, jaialdiaren webgune ofizialaren bidez (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu