Martxan da 60. Durangoko Azokan erakusmahaia jarteko inskripzinoa
2025-09-02 08:00 KultureaEskabidea hemen egin behar da.

Durangoko Azokearen aurtongo edizinoa abenduaren 5etik 8ra izango da eta bertan erakusmahaia jarteko inskripzinoa martxan da. Interesa daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde, banatzaile zein autoproduktoreek webgunearen bidez egin beharko dabe eskaria irailaren 30era arteko epean.
Betiko lez, aurrerago beste zenbait inskripzino jarriko dira martxan; esaterako, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte-hartzeko. Aurrerago emongo dabe horren inguruko informazinoa.
Aurtongoa 60. edizinoa izango da eta, urtemuga bezela, edizino biribila izateko lanean hasita dago Gerediaga Alkarteko lan-taldea. Landako Gunean urteko sortzaileen nobedadeak ikusgai izango dira, eta horreek jentaurrean aurkezteko ekitaldi ugari be atonduko dira gunez gune.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!