Zirika Zirkusek emongo deutso hasierea 'Eszena kalera' programeari

Bizkaie! 2025-09-01 07:55   Kulturea

Marietak zirkus ikuskizunagaz, gaur, hilak 1, Indautxu Plazan.

Betiko lez, Bilboko Udalak Eszena kalera atontu dau, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena. Guztira, 32 ikuskizun izango dira Bilboko auzoetan irailaren 1etik 30era bitartean, 17 konpainiaren eskutik. Gustu eta publiko guztietarako pensatutako egitarauan, zirkua, magia, musikea, kale-antzerkia, animazino-antzerkia, clownak, jantzea, jantza bertikala edo txotxongiloak lako diziplina artistiko handiko showak, besteak beste, dagoz. Euskeraz eta gaztelaniaz antzeztuko dira, baita elebidunak eta testubakoak be.

Gaur, hilak 1, Zirika Zirkus taldeak Eszena kalera programeari hasiera emongo deutso Marietak zirkus ikuskizunagaz, 19:00retan Indautxu Plazan. Irailaren 30an, barriz, Hortzmuga Teatroa (Agurea, urpekaria eta itsasoa), Orain-Bi (Mute) eta La Glo Zirko Dantza (Pyrenne) konpainien ikuskizunekaz emongo jako amaierea kaleko arteen zikloari. Ikuskizunak, Zorrotzan 11:00etan, Matikon 13:00etan, eta Santutxun 19:00retan izango dira, hurranez hurran.

Eskaintzen diran jardueren artean umeei zuzendutako zirku tailerrak dagoz. Zirkozaurre konpainiak egingo ditu irailaren 15ean, astelehena, 17:30etik aurrera Indautxu Plazan, eta 120 minutuko iraupena izango dabe. Horreetan, edade txikikoek zirkuko elementuak praktikatuko ditue, esaterako malabareak, orekea, akrobaziak eta aireko ariketak.

Programazinoa

  • Irailak 1 19:00retan Indautxu Plazan (Indautxu): ZIRIKA ZIRKUS Marietak zirkus ikuskizunagaz.
  • Irailak 4 19:00retan Panera plazan (Zurbaran): GANSO & CÍA. eta Welcome & Sorry.     
  • Irailak 5 19:00retan Gizakundearen plazan (Atxuri): EVA GUERRERO + PROYECTO LARRUA, Entre cuerpos + Sangre y clorofila aurkeztuko dabe.
  • Irailak 6 19:00retan Funikular plaza (Castaños): ROJO TELÓN eta Telón Gala.
  • Irailak 7 13:00etan Belotaza parkean (Betolaza): PICUENTOS eta Hariak Zirkus.
  • Irailak 7 19:00retan eliza ondoko plazan (Olabeaga): GOITIBERA eta Eraitsi SL ikuskizuna.
  • Irailak 8 19:00retan Indautxu plazan (Indautxu): ORAIN-BI eta Mute.
  • Irailak 9 18:00etan Levante plazan (San Inazio): ROJO TELÓN eta Rojo Telón Gala.
  • Irailak 10 18:00retan Ibarrekolanda plazan (Ibarrekolanda): GOITIBERA eta Eraitsi SL.
  • Irailak 11 19:00retan Zumarraga plazan (Solokoetxe): LA GLO ZIRKO DANTZA eta Pyrenne.
  • Irailak 11 19:00retan Ametzola parkean (Ametzola): DAB DANTZA KONPAINIA eta NOEUD.
  • Irailak 12 18:00etan Araneko plazan (Arangoiti): EIDABE eta Gora bihotzak. Azken taupadak.  
  • Irailak 12 18:00etan Arabella plazan (Arabella): HODEI MAGOAk Harritzearen abilezia ikuskizuna aurkeztuko dau.
  • Irailak 12 19:00retan Media Luna plazan (Txurdinaga): TEATRO FIRULETE eta Ovidio bidaiaria.
  • Irailak 13 13:00etan Media Luna plazan (Txurdinaga): ZIRIKA ZIRKUS eta Marietan zirkus.
  • Irailak 15 17:30ean eta 19:30ean Indautxu plazan (Indautxu): ZIRKOZAURREK Zirkoteka (umeentzako zirku tailerrak) eskainiko dau.
  • Irailak 15 18:00eetan San Pedro plazan (Deustu): HORTZMUGA TEATROA eta Agurea, urpekaria eta itsasoa.
  • Irailak 16 18:00etan Agirre Lehendakari hiribidea 184 (Elorrieta): HODEI MAGOAk Harritzearen abilezia ikuskizuna aurkeztuko dau.
  • Irailak 17 19:00retan Iturriondo plazan (Zurbaranbarri): HORTZMUGA TEATROA eta El viejo, el buzo y el mar.
  • Irailak 18 19:00retan Ibaizabal Landa plaza (Abusu): KOILARA TEATRO eta La llegada.    
  • Irailak 19 18:00etan frontoian (Altamira): EIDABE eta Gora bihotzak. Azken taupadak.  
  • Irailak 21 19:00retan La Floresta parkean (San Adrian): TEATRO FIRULETE eta Ovidio bidaiaria.
  • Irailak 23 19:00retan Sabino Arana 50 (Basurtu): GANSO & CÍA. eta Welcome & Sorry.   
  • Irailak 23 19:00retan Karmelo plazan (Santutxu): HALAKO EZPALA eta Motxila.
  • Irailak 24 19:00retan Gernika parkeko etorbidean (Miribilla): ORAIN-BI eta Mute.
  • Irailak 27 19:00retan eliza ondoko plazan (Masustegi): TEATRO FIRULETE eta El viajero y el guardavía.
  • Irailak 27 19:00retan Mena kalean (Zabala): HALAKO EZPALA eta Motxila.
  • Irailak 29 18:00etan eskoletako zelaian (Uribarri): GOITIBERA eta Eraitsi SL.
  • Irailak 30 11:00etan Azoka parkean (Zorrotza): HORTZMUGA TEATROA eta Agurea, urpekaria eta itsasoa.
  • Irailak 30 13:00etan Uzturre plazan (Matiko): ORAIN-BI eta Mute.
  • Irailak 30 19:00retan Karmelo plazan (Santutxu): LA GLO ZIRKO DANTZA ETA Pyrenne.

Eszena Kalera egitasmoaren programazino osoa doban da eta kaleko ikuskizun horreek esparru edegietan disfrutau daitekez, aldez aurretik sarrera edo lekua erreserbau beharrik gabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu