'Kortxoaren Dilema': irailean, Pabellón 6en
2025-08-28 10:06 KultureaGaztelaniazko bersinoan Ramon Barea izango da.

Tartean Teatroa konpainiaren Kortxoaren Dilema proposamenagaz hasiko dabe iraila Pabellon 6en. Piezea bi bersino bitan taularatuko da: euskeraz eta gaztelaniaz.
Ikuskizuna, ondoko egun honeetan eskainiko da: irailaren 4an eta 11n, arratsaldeko 19:30ean; eta, irailaren 6,7,12,13 eta 14an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak hemen.
Euskal antzerkigintzearen bost erreferente dagoz lantaldean: Mireia Gabilondok zuzentzen dau Patxo Telleria egilearen antzezlana eta Fernando Bernuesena da eszenografiaren diseinua. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak ibiliko dira oholtzan. Gaztelaniazko bersinoan, barriz, Ramon Barea izango da Mikel Martinezen ordez.
Testuari jagokonez, endreduzko thilerra eta komedia politikotzat hartu daiteke. Patxo Telleriak, ohikoa dauen ironiari eutsiz, printzipio etiko eta moralak muturreko egoeretan zein labankorrak diran jorratuko ditue. Fake news eta post-egiaren garaiotan, askotan gatxa dalako egia eta guzurraren artean bereiztea. Hau dala eta, ikuskizunaren tramea hainbat giro eta ezustez beteta dago.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Patxo Telleria.
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
- Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez (Gaztelaniaz: Ramon Barea eta Patxo Telleria).
- Eszenografia diseinua: Fernando Bernués.
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia.Soinua: Adrián Garcia de los Ojos.
- Jantziak: Ana Turrillas.
- Eszenografia: Raul Arraiza.
- Argiztapena: David Rodriguez.
- Kartelaren diseinua: Paradox.
- Produkzinoa: Pío Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!