'Urte Berri off. ¡Feliz 2026!' produkzinoak, hiru antzezlan gehiago emongo ditu
2025-08-27 10:08 KultureaHilaren 28, 29 eta 30ean.

Pabellón 6ek iragarri dauenez, Urte berri off. ¡Feliz 2026!, ikuskizunak hiru antzezlan gehiago emongo ditu: abuztuaren 28, 29 eta 30ean. Guztiak, arratsaldeko 19:30ean.
Bilbo eta inguruetako biztanleek esperientzia parebakoa eta aintzindaria biziteko aukerea izango dabe: Adimen Artifizial batek (NaIA Tech) idatzi eta zuzendutako lehen ikuskizunera joatea.
Obrea, 2024ko Gabon Zaharretako telebistako galearen grabazinoa da.
Kontzertuak, umorea eta sorpresak ez dira faltako. Fidagarria izango da dana Adimen Artifizial baten esku ixtea? adierazo dabe sortzaileek.
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay.
- Zuzendaritza eta koreografia: Maitane Zalduegi Viar.
- Dramaturgia: Gurutze Beitia eta Mitxel Santamarina.
Sarrerak 17 euroren truke hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!