Ia 400.000 euro gizarte-arloko alkarteekaz hitzarmenak egiteko

Bizkaie! 2025-08-26 11:03   Kulturea

Personen babesa eta integrazinoa sustzatzea da asmoa.

Getxoko Udalak aurton ia 400.000 euro udalerriko lau alkarteren artean banatzea erabagi dau, hainbat arlotako personen babesa eta integrazinoa sustzatzeko. Carmen Díaz Kohesino Sozialeko zinegotziak nabarmendu dauenez, Udalaren eta hirugarren sektoreko erakundeen arteko lankidetzea funtsezkoa da egungo erronka sozialei erantzuteko. Horregaitik, Getxoko Udaletik tokiko alkarteekaz batera lan egitea bultzatzen dogu, euren dedikazinoakaz gure bizilagunen bizi kalidadea hobetzeko. Hitzarmen horreek aukerea emoten dabe zaurgarritasun egoeran dagozen personei arretea emoteko eta sare komunidarioa indartzen daben proiektu eraldatzaileak sendotzeko.

Personalde Alkarteak 182.776 euro jasoko ditu eta San Nikolas Zabalik Alkarteak 127.967 euro, kasu bietan, Gizarte Kohesinoaren arloagaz lankidetzan, familia sarerik bako gizarte bazterketako arriskuan dagozen personei arretea emoteko. Aurrera eroan beharreko ekintzak ondoko honeek izango dira: esku-hartze ibilbide personalizatuak sendotzea, boluntariotzako tokiko sareari laguntzea, sare komunidarioaren trebakuntzea bultzatzea eta lan egiten daben personen kapital sozialaren garapena sustatzea, topaketa-esperientziak erraztuz.

Bestalde, Argia Fundazinoak 45.000 euro jasoko ditu hurrengo jarduerak finantzetako: hartu-emonak eta ahotsak, buruko gaixotasunak dituen personentzako Gizarte Klubeagaz, Gabon partekatuak bazkari solidarioa eta gizarteratzeko tresna bezela erabilten dan irratsaioa.

Era beran, Getxoko Etorkinak (FEPLIGUE) Plataforma Federazinoak 42.000 euroko laguntzea jasoko dau, atzerritarren eta bertakoen integrazinoa bultzatzeko, bizikidetzea baketsua sustatuz eta migratutako personek euren premiei erantzuten saiatuz. Prestakuntza-tailerrak, urteerak eta jarduerak eskainiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu