Emakume baserritarren alkarteekaz lankidetza-hitzarmena indartu dabe
2025-08-25 10:56 Pil-pileanEtxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia dira alkarteak.

Bizkaiko Foru Aldundiak barritu egin dau lurraldeko emakume baserritarren alkarteekaz dauen lankidetza-hitzarmena. Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia dira alkarte horreek. Dauela urte bi hasi zan lankidetza entidadea eta Nekazaritza Zuzendaritza Nagusia aldian-aldian alkartzen dituen lan-mahaien bidez gauzatzen da; helburua da Bizkaian nekazaritza-sektorean lan egiten daben emakumeen beharrak entzuteko eta diagnostiko bateratua egiteko espazioa sortzea.
Lan-mahaiek aukerea emoten dabe enbarazuak identifiketako, esperientziak partekatzeko eta proposamenak helarazoteko, laguntza-tresna barriak sortzeko eta landa-inguruneko politika publikoak hobetzeko oinarri izango daitezan. Ekimen hori lagungarria izan da emakume baserritarrekaz zuzeneko alkarrizketa indartzeko eta horreen ikuspegia kontuan hartzeko, laguntzea emoteko eta batera lan egiteko bideak diseinau diranean.
Lankidetza-prozesu horren ondorioz, Aldundiak lehendik egoazen baliabideak eta programak batu eta sistematizatu ditu emakume baserritarrei berariaz zuzendutako laguntza-dokumentu praktiko batean. Material horretan, Aldundiak berak, Eusko Jaurlaritzeak edo Nekazaritza Ministerioak sustatutako ekimen horreei buruzko informazinoa hau jaso da, esaterako: gazteak nekazaritza-sektorean sartzeko laguntzak, nekazaritzarako lurra eskuratzeko aukerak, ekintzaileentzako egonaldi praktikoak, nekazaritzako test-guneak, inbersinoetarako laguntzak, aseguruak eta titulartasun partekatua.
Horreezaz gan, dokumentuak Emakume Nekazarien Estatutuari, landa-garapenerako Leader programearen barruko laguntzei eta landa-ekintzailetzari laguntzeko baliabideei (Geroa, Kabia eta Ostegun ekintzaileak) buruzko informazinoa emoten dau.
Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko alkarteekaz partekatutako lan-ildo hori indartzen jarraituko dau, haren politikak egokitzen jarraitzeko lurraldeko emakume baserritarrek dituen errealidade eta erronken aniztasuna kontuan hartuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!