Cafferok irabazi dau Su Artifizialen Lehiaketea
2025-08-25 08:40 Pil-pileanAbuztuaren 16an eskaini eban ikuskizuna.

Bilbao Uria Su Artifizialen Nazinoarteko XXXII. Lehiaketako epaimahaiak Caffero pirotekniari emon deutso saria. Herbehereetatik etorrita, konpainiak abuztuaren 16an eskaini eban ikuskizuna eta gainerako lehiakideei gailendu jake, Brasiletik, Alemaniatik, Kanadatik, Galiziatik, Frantziatik eta Italiatik etorritako konpainiei hain zuzen be.
Uriko kultura, gizarte, merkataritza eta jai-arloko ordezkariek osotutako epaimahaiak hainbat erispide balorau ditu, esaterako aire-espazioaren okupazinoa, efektuen originaltasuna, ikuskizunaren erritmoa eta jarraitutasuna, bariedade kromatikoa eta argitasuna, formen diseinua, integrazinoa eta publikoaren harrerea.
Epaimahaiak emondako sariaren gain, lehiaketak Publikoaren Saria be badau, irailean jakinarazoko dana. Herritarrek Bilbao Aste Nagusia 2025 aplikazinoan bidez edo El Correo egunkarian abuztuaren 16tik 23ra argitaratutako kupoien bidez bozkatu ahal izan dabe.
Aurton be, su artifizialak Aste Nagusiko erakargarritasun handienetako bat dirala baieztatu da, eta gauero milaka persona batu dira Bilboko zeruan argi, kolore eta emozino ikuskizun horretaz disfrutetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!