'Confeti. El regreso' produkzino propioak hiru antzezlan gehiago emongo ditu

Bizkaie! 2025-08-21 08:12   Kulturea

Sarrerak hemen.

BBK Salak iragarri barri dau Confeti. El regreso zortzigarren produkzino propioak kartelean jarraituko dauela Bilboko Aste Nagusiaren ondoren. Beraz, hasieran programautako zortzi ikuskizunei (abuztuaren 17tik 24ra) beste hiru hitzordu gehitu jake: abuztuaren 29an, 30ean eta 31n. 

Sarrerak salgai dagoz 25 euroan, leihatilan eta BBK Salaren webgunean.

Diego Pérez Retes aktore ezaguna da Mikel Losada, abestiren bat dauen komedia musikal horren dramaturgo eta zuzendaria; protagonista, barriz, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia dira.

Pérez Retesek esan dauenez, 'Confeti. El regreso' abestiren bat dauen komedia musikala da, hiru hamarkada lehenago upealako erantzuna izan ebana. Modak aldatu ziran arte egoak eta inbidiak azaleratu ziran eta herrialdea maitemindu eben ume maitagarri hareek hazi egin ziran. Baina gaur egun, jazoera tragiko baten ondorioz, taldekide ohiek barriro alkar ikusiko dira, aurreratu dau. Obrearen jatorrizko abestiak (soinu-espazio guztia bezela) Adrián García de los Ojosek konponidu eta idatzi ditu eta ikuskizunak beste sorpresatxu musikalen bat be dau.

Sala BBKren produkzino barri hau Bilboko La Mapatxa antzerki-konpainiagaz alkarlanean egin da, Pérez Retes eta taldeko beste hainbat kidek osotua. Pérez Retesek nabarmendu dauenez: proiektu honetan talentu handiko jentea izan dat inguruan; gainera, oso jatorra izan da eta, batez be, ondo ezagutzen dodaz eta aurretik be bikain ibili naz eurekaz. Aitatutako taldeaz gan, Olatz Ganboa aktorea zuzendari laguntzailea da, Edu Berja argiztapenaren arduraduna eta Daniel F. Carrasco jantzien eta kartelaren arduraduna; bitartean, Pérez Retes bera eszenografiaz arduratu da.

Lantaldea

  • Dramaturgia eta zuzendaritzea: Diego Pérez Retes.
  • Taldea: Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia.
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Ganboa.
  • Jatorrizko abestiak eta soinu espazioa: Adrián García de los Ojos.
  • Argiztapena: Edu Berja.
  • Eszenografia: Diego Pérez Retes.
  • Jantziak eta kartelaren diseinua: Daniel F. Carrasco.
  • BBK Salako produkzinoa, La Mapatxaren laguntzeagaz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu