Olatz Salvador, Kai Nakai eta Marenek jasotako tratua salatu dabe

Bizkaie! 2025-08-20 07:40   Pil-pilean

Aste Nagusiko kontzertua bertan behera geratu ondoren.

Abuztuaren 16an, Bilboko Aste Nagusiaren barruan Abandoibarran programautako lehen kontzertua bertan behera itxi eben, izan be, eszenatokiaren muntaketan arazoak egon ziran. Udalak arrazoi teknikoak argudiatu zituan, baina hiru artistek (Salvador, Kai Nakai eta Maren) adierazpena argitaratu dabe kudeaketa txarra, desinformazinoa eta erakundeen errespetu faltea salatzeko.

Adierazpena

Abuztuaren 16an, Bilboko Aste Nagusian emon behar genduan kontzertuaren inguruan izandako gertakari larriak eta Udalaren erantzukizun faltearen aurrean, isilik ez egotea erabagi dogu. 

Garagarrilaren 14ko prentsaurrekoan Aste Nagusiko kontzertuak iragarri ziran. Udalaren komunikazino akats baten ondorioz, Olatz Salvadorren eta Marenen partaidetza ez zan iragarri. Gure bulegoek akatsa zuzentzeko eskaria egin eta erantzun ezaren aurrean, Olatz Salvadorrek eta Marenek kontzertua sare sozialetan iragarri eben. Udalak, abuztuaren 4an, ohar labur bat egin eban horreen partadaitzaren barri emonez (halanda be, gaur egun be, eguneratu gabe jarraitzen dau udalaren webgunean).

Abuztuaren 15ean, arratsaldean, maila jaso genduan, eszenatokiaren muntaian arazoak egozela jakinarazoteko. Halanda ze, soinu-probak atzeratu eta gauez muntetako lan egingo ebela jakinarazoteko. Abuztuaren 16an, eszenatokiaren egoera bardina zan, eta, 15:00etan, agertokia ez zala aukera bat esan euskuen. Gauzak holan, beste aukera batzuk kontuan izan eta batzarra atondu eben arratsaldeko 18:30ean.

19.00retan, eszenatokiak segurtasun-araudia beteten ez dauela esan deuskue. Harrituta esaten deutsegu zelan onartu behar eben jada muntauta ez dagoan eszenatoki baten egokitasuna. Era berean, alternatiba bezela, kamioi bat lortzea ezinezkoa zala esan euskuen. Halanda be, kontzertua aurrera jarraitzen ebela esan jakinarazo eta gure erabagia zala bertan behera itxea edo ez esan euskuen. 

Egoera horren aurrean harrituta, erantzukizuna eskatu genien, atontzailek ziralako. Bertan behera ixteko erabagia gurea izan behar zala azpimarratu euskuen. Puntu horretan, ertzainei eta suhiltzaileei deituko genituala esan genduan, eszenatokiaren egoera eta egokitasuna bermatzeko. Hori esan eta 5 minutura, produkzinoko arduraduna agertu zan eta muntaketa-enpresearen lan-arazoen ondorioz eszenatokia ez egoala prest eta kontzertua bertan behera itxiko ebela esan euskun. Ez zan Udaletxeko inor agertu gurekaz berba egiteko. Gaineratu ebanez, enpresa horrek antzeko arazoak izan ditu beste jaietan, esaterako: Portugaleten, Algortan, Donostiako Jazzaldian.... Edonola be, eurak konpondu beharko ebela arazoa esan genduan, hori ez zala gure ardurea. 

Herritarrentzako komunikaua egin ahal izatea eskatu genduan; baimena emon euskuen Udala aitatu dabe, horrek, komunikatu ofizala egingo ebala esanez. Bideoa grabau genduan, eta udabaltzako hainbat kideek, ez dabela egoki ikusten esan deuskue, baita etorkizunerako programazinoetan kontuan izango dabela aitatu be. Ekintza horrek oso larriak ikusten ditugu. 

Gaueko 00:30etan 'milaka lagunek jantzatu' daben kontzertuaren kronika argitaratzen da Udalaren webgunean. Kronikea hilaren 17ko 18:00ak arte irakurgai dago. Egun horretan kronikea ezabatu eta oharra argitaratzen dabe arrazoi teknikoak argudiatuz. 

Hiru artistak gitxietsita, triste eta haserre sentiduten gara jasotako tratuagaitik. Gure lana baloretea eskatzen dogu, beste edozeinena bezela. Gure ilusinoa eta kontzertu horren aurreko lana, aurreikuspen eta erantzukizun faltak lausotu dau, eta hori ezin da inola be guri leporatu. Gure ondoizatearen eta errespetuaren alde, beharrezkoa ikusten dogu hori dana azaltzea. Alkar jagon daigun, Aste Nagusiko leloak deutson moduan, 'Errespetu Nagusia'. 

Olatz Salvador, Kai Nakai eta Maren.

Ikusi bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu