Aire zabaleko zinemea Olarizuko Lorategi Botanikora bueltauko da
2025-08-20 07:42 ZinemeaAbuztuaren 21, 22, 28 eta 29an.

Aire zabaleko zinema Olarizuko Lorategi Botanikora bueltauko da abuztuaren 21, 22, 28 eta 29an Al Margen del deterioro zinema-zikloa lorategian ekimeneko 6. edizinoagaz.
Laboratorio para el Movimiento Visualek eta CEAk atondutako zikloa da eta Amaia Zorrillak aukerautako film luzeak eta laburrak eskaintzen dabe. Proiekzinoak Olarizuko etxaldeko atarian eskainiko ditue.
Zikloa, dibulgazinoko, partaidetzako eta sormeneko ekintzen programan dago sartuta eta ondare fotofilmiko personala berreskuratea, ikertea eta berrerabiltea dau helburu.
Hilak 11ean emongo deutse hasierea, Zinzindurrunkarratz (Oskar Alegria) filmaren proiekzinoagaz. Hurrengo egunean, hilak 22an, Tatiana Huezoren El lugar más pequeño filma izango da ikusgai. Lan horrek, Salvadorreko mendietan dagoan suntsitutako herri batean minagaz biziten ikasi daben personen istorioa kontetan dau.
Abuztuaren 28an, eguenean, Shaunak Senen All that Breathes lana ikusteko aukerea izango da eta hurrengo egunean, barikuan hain zuzen be, film ertain bi eta performance bat izango dira, Mary Zurbanoren eta Frogladen eskutik.
Ikus-entzunezko guztiak, 21:00etan hasiko dira eta sarrerak hemen dagoz salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!