Bilboko kanposantua, protagonista 'Los Muértimer' filmean

Bizkaie! 2025-08-19 11:15   Zinemea

Alvaro Fernandez Armerok zuzendu dau ikus-entzunezkoa.

Alvaro Fernandez Armerok zuzendutako Los Muértimer misteriozko komediak udal kanposantua izan dau eszenatoki. Eskola jazarpena, adiskidetasuna, bildurra eta onarpena lako gaiak adierazoten dituan filmak Bilboko kanposantuan ikusgai dagozen hileta eskulturen eta panteoien arkitekturea eta akordu kolektiboa jasotzen ditu orain be.

Alvaro Perezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak, ondokoa adierazo dau: ohorea da gure kanposantua heriotzari buruz berba egiten dauen filmaren parte izatea. Errespetuzko umorearen klabean, heriotzak dakarren tabu soziala agerian ixten laguntzen dau.

Ikusi trailerra hemen

Los Muértimer

Nikoren istorioa kontetan dau, ehorztetxe bateko jabeen semea izateagaitik bullyinga jasaten dauen nerabearena, eta Gabriellerena, herrira trukerako ikasle bezela heltzen dan neska frantziarrarena. Alkarregaz, herriko kanposantuan egindako lapurreta batzuk ikertzen ditue, bildur eta gatazka personalei aurre eginez. Diego Montejo eta Iratxe Emparan dira aktoreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu