Athletic Clubek Aste Nagusiko ohiko harrerea eskaini deutso Udalari

Bizkaie! 2025-08-18 12:33   Pil-pilean

Ekitaldia Ibaigane Jauregian izan da.

Athletic Cluben egoitzea dan Ibaigane Jauregia izan da barriro be klub zuri-gorriak Aste Nagusian Bilboko Udalari eskaintzen deutson harrera instituzinonalaren eszenatokia.

Ekitaldia Ibaigane Jauregiko eskaileretan hasi da. Bertan, Athletic Clubeko presidente Jon Uriartek harrera ofiziala egin deutso Bilboko Udal ordezkaritzeari, Juan Mari Aburto alkatea buru izanez.

Tradizinoari jarraituz, Udalaren eta Athletic Cluben ordezkariek jaietako zapiak alkarbanatu ditue, ekitaldian batutako komunikabide ugarien aurrean aurkeztu baino lehen. Erakunde bien arteko topaketea Athletic Cluben egoitzearen barruan jarraitu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu