EHU, 400 unibersidade onenen artean
2025-08-18 09:27 KultureaShanghaiko rankingaren arabera.

Shanghaiko rankinga akademia mailan ezagunena dan zerrendea da eta Euskal Herriko Unibersidadeak eutsi egin deutso munduko 400 onenen artean egoteari. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak azpimarrau dauenez, lehia geroz eta handiagoa da unibersidadeen artean, batez be, espezializautako unibersidadeek hartzen dituelako lehen postuak. Halanda ze, garrantzia handiago hartzen dau EHU bertan egoteak, ezagutza arlo guztiak eskaintzen dituan unibersidade publikoa da-eta. Espainiar estaduan 36 unibersidade sartu dira rankingean eta 8 onenen artean artea kokatzen da EHU.
Beraz, Euskal Herriko Unibersidadea 301 eta 400 postuen artean dago, munduko 20.000 unibersidade ingururen artetik.
Ezagutzea arloka
Ranking orokorretik harago, 300 unibersidade onenen artean zerrendatu dira 8 ezagutza arlo (Kimikea, Nanozientzia eta Nanoteknologia, Matematikea, Fisika, Injinerutza, Materialen zientzia, Energia zientziak, Farmazia, Hezkuntza eta Zientzia politikoak) eta 200 onenen artean, barriz, Kimikea eta Nanozientzia eta Nanoteknologia.
Euskal Herriko Unibersidadearen Europako ENLIGHT aliantzea osotzen daben gainerako bederatzi unibersidadeek be goi postuak eskuratu ditue rankingean; horreetako hiru lehen 100en artean sartu dira (Genteko Unibersidadea, Groningeneko Unibersidadea eta Suediako Uppsala Unibersidadea) eta hiru lehen 300 artean dagoz (Bernakoa, Göttingenekoa eta Bordelekoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!