Bilbo jaietan dago!

Bizkaie! 2025-08-18 07:55   Pil-pilean

Programazino eta albiste guztiak gure kanalean.

Bilbo jaietan dago. Arriaga Antzokia eta Arenala emozinoen epizentro bihurtu ziran barriro be, Aste Nagusiaren 45. edizinoaren hasiera ofizialagaz. Hilaren 16an, 19:00retan, Doctor Deseo taldearen buru dan Francis Díez Rojok ahotsa altxau eban Arriagako balkoitik pregoia irakurtzeko eta, holan, kulturea, alaitasun eta herritarren parte-hartze handiko bederatzi eguni ekin eutsen.

Haren ondoan, Olatz Agirre Sagarna, Txori Barrote konpartsako kidea, txupin tradizinonala bota eban, milaka persona plazan egoazen bitartean. Gainera, betiko lez, Marijaiaren agerpenak txaloaldi handia biztu eban.

Jaia lehertu baino lehen, Arriaga Antzokian egin zan jaien hasierako harrera ofiziala, Juan Mari Aburto alkatea eta Itziar Urtasun Bardintasuneko eta Jaietako zinegotzia buru zirala. Eurekaz izan ziran pregoilaria eta txupinerea, eta Bilboko eta Bizkaiko bizitza politiko, sozial eta kulturaleko ordezkariak.

Aste Nagusiaren 45. edizinoa gustu eta edade guztietarako proposamenez beteta dator: bederatzi egunetan mila jarduera baino gehiago, kontzertu handiak, antzerkia eta su artifizialak, dantzak, herri-kirolak, zirkua, kaleko ikuskizunak eta txosnetako giro parebakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu