'Super Elfkinak' filma, ikusgai
2025-08-15 08:06 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.

Super Elfkinak filmea ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film kanadarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Helviren mundua hankaz gora jarten da Bo teknologia-adituen klanera batzen danean. Klanen arteko gatazka zaharrari eta emakume polizia temati bati aurre eginez, haren patua betetzeko burrukatuko dau: Super Elfkin bihurtzea!
Proiekzinoak
Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines Príncipe (Donostia), Niessen (Errenteria) y Florida Zinemak (Gasteiz), Areria Aretoa (Lazkao), Zelai Arizti Aretoa (Zumarraga), Bastero (Andoain), Usurbe Antzokia (Beasain), Modelo Aretoa (Zarautz), Gurea Antzokia (Villabona), Latxartegi Aretoa (Legazpi) eta Oñatiko Zinema (Oñati).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: Sari nagusia: ziztu bizian (abuztuak 29), Capitán diente de sable (iraila), Supercharlie (urria) eta El tigre perdido (zemendia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!