Martxan 'Establezimendu lagunkoiak' ekimena

Bizkaie! 2025-08-14 10:49   Kulturea

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri Alkartearen eskutik.

Lagunkoia Txantxibiri Alkarteko kideak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri Alkarteko kideek hiru urte daroate herri atsegina eta zahartze aktiboa sustatzen. Orain, Establezimendu lagunkoiak ekimena aurkeztu dabe.

Alde batetik, herriko establezimenduei helburu hori lortzeko erakutsitako lagunkoitasuna zoriondu nahi izan deutse, eta, beste aldetik, Taberna lagunkoia ekintza jarri dabe martxan, kanpainara atxikitako tabernetan edadeko personei konsumidu gabe komuna erabilteko aukerea emonez.

Elorrioko Merkatarien Alkarteko denda eta taberna askok parte hartu dabe kanpainan eta egun horreetatik aurrera euren ate eta komunetan Lagunkoiak gara edo Taberna lagunkoiak izeneko pegatinak jarriko ditue bistara. Alazne Mendizabal Bardintasun zinegotziak goraipatu egin dau proiektua: herriko talde biren arteko sinergiatik sortutakoa izan da-eta.

Ekimen horren jatorria herritarren beharrak jakiteko diagnosian dago. 

Aurkezpenean Elorrio Lagunkoia Txantxibiri, Euskadi Lagunkoia, EME eta Elorrioko Udaleko ordezkariek hartu dabe parte. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu