Badator XVI. Manuel Balsa 'El Ruso' Margolaritza Lehiaketea
2025-08-14 09:36 KultureaIrailaren 13an, 08:30etik 14:00etara.

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa El Ruso Aire Libreko XVI. Margolaritza Lehiaketea atondu dau. Interesdunek eta margolaritzea maite daben guztiek parte hartu ahal izango dabe, umeek zein helduek. Arte-munduaren barruan ibilbide luzea eta ospe handia dauen jarduerea indarberritua bueltauko da aurton, ume eta gazteen (15 urtera arte) eta helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan.
Daborduko 16 urte daroaz Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz beteten, inspirazinoa topetako jardunaldi berezi bati ekinez. Ekitaldia 2025ko irailaren 13an egingo da Bilboko auzo enblematikoan, 08:30etik 14:00etara.
Lehiaketearen helburua ondokoa da: Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko uri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak...) ondoen islatzen dauen artelana topetea. Parte-hartzaileek, trebetasun teknikoa eta artistikoa erakutsiko dabe, beti be, aitatutako gaiari helduz. Teknikea librea da.
Izen-emotea lehiaketearen egun berean, irailaren 13an, 08:30etik 10:00etara egingo da, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14).
Euskarria, laua eta zuria, irailaren 13an zigilatuko da, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Jakin beharra dago euskarri horren aldeetako bat be ezin izango dala izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa be. Horrezaz gan, egile bakotxak lan bakarra aurkeztu ahal izango dau. Artistek lana egiteko beharrezko material guztia eroan beharko dabe.
Sariak
- Manuel Balsa El Ruso 1. saria: 1.000 €.
- Manuel Balsa El Ruso 2. saria: 500 €.
- Manuel Balsa El Ruso 3. saria: 250 €.
- Manuel Balsa El Ruso sari berezia akuarela onenarentzat: 500 €.
- Umeentzako sari berezia: marrazteko materiala.
- Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.
Lehiaketearen oinarriak hemen ikusi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!