Palestinaren aldeko mosaikoa egingo dabe
2025-08-14 08:21 Pil-pileanAbuztuaren 19an, martitzena, 13:30ean, Arriaga Antzokiaren aurrean.

Bilboko Aste Nagusia ate joka dogu eta konpartsakideek lanean dabiz txosnak eta jaigunea prest ixteko, beti be, alkarlanean.
Tamalez, baina, aurton be ezin dogu Palestinako biztanleen egoera burutik kendu; izan be, gu jaietan gagozen bitartean, Israelgo estadua genozidio latza egiten dabil, Europako eta inguruan ditugun hainbat instituzinoren, erakunderen eta enpresaren oneretxiagaz.
Hainbat izan dira Palestinagaz alkartasunean Euskal Herritik egindako adierazpen eta agerraldiak eta Bilboko Konpartsok Aste Nagusia erabili nahi dogu palestinar herriaren erresistentziaren alde agertzeko. Txosnen dekorazinoetan ikus daiteke, baita Federazinoak sortutako 'Aaaagur!' izena dauen boikot kanpainan, han eta hemen eskegitako eta margotutako banderetan eta beste hainbat tokitan be.
Halanda ze, asteartean, abuztuaren 19an, 13:30ean Palestinaren banderea irudikatuko dauen mosaikoa egingo dabe Arriaga Antzokiaren aurrean. Herritar guztiak animetan ditue alkartasun adierazpen horretan parte-hartzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!