Bizkaiak 'Jaien Aliatuak' kanpainea indartu dau
2025-08-13 10:56 KultureaJaietako sexu-indarkeriari aurre egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak indartu egin dau indarkeria matxistarik bako jaien aldeko kanpainea, Jaietan Aliatuak goiburupean.
Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sailak sustatuta, kanpaina ibiltaria barriro izango da arrantzaleen zapia inprimauta dauen erreskate-torpedo erraldoi batez apaindutako furgoneta baten bidez, erantzukidetasunaren eta konpromisoaren aldeko mezua edegiteko.
Ibilgailua Bizkaiko hondartza, kontzertu eta jaietan ibili da uda osoan zehar, eta informazino-materialak, zapi tradizionalak eta sakelakoetarako zorroak banatu ditu, ez dago erasorik erantzunik gabe mezuagaz.
Kanpainaren aurkezpenean, Teresa Laespada foru-diputatuak ondokoa adierazo eban: emakumeok gure gorputzen jaube gara eta askatasun osoa dogu gure erabagiak hartzeko. Gizonen eskubide bera dogu espazio publikoez, jaiaz, gauaz eta udaz gozetako eta horregaitik dei egiten deutsegu gizonei, gure ondoan dagozan gizon gehienei, aliatuak izan daitezan jaiak bardintasunezkoak, libreak, alaiak, errespetuzkoak eta dibertigarriak izan daitezan. Sakoneko mezua gizonentzat eta mutilentzat da, adierazo nahi jake posible dala dibertidutea, ondo pasetea, kontzertuetara, jaietara joatea, hondartzan gozetea eta uda bikaina pasetea baina bardintasunean eta emakumeen eskubideak eta askatasunak errespetauta. Beharrezkoa da gizonak aliatu izatea jarrera gogor eta erasotzaileen kontra eta bat egin behar dabela sexu-erasoen gaitzespenagaz eta beste mutilei adierazo behar deutseela indarkeria badago ez dagoala dibersinorik.
Kanpaina amaitzeko egutegia
Abuztuko azken egunetan eta irailaren 7ra arte, furgonetak hainbat herri bisitauko ditu, besteak beste, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Bakio, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Getxo, Berango, Sopela eta Plentzia, baita Ereaga (Getxo) hondartzea eta Elorrioko eta Plentziako jaiak be.
Dispositiboa aktibauta egongo da gauez (20:00 - 00:00), eta eguneko tarte batzuetan, kostaldean (12:00 - 16:00), eta presentzia handiagoa izango dau jaietan jarduera gehiago batzen daben espazioetan.
Biktimentzako zuzeneko arretea: Ledesma eta Ate Morea
Kanpainea indarkeria matxisten aurrean esku hartzeko estrategia globalaren barruan dago. Kanpaina horregaz batera, Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak sustatutako zerbitzu publiko bi dagoz, emakumeei arreta profesionala, isilpekoa eta eskuragarria emoteko, sistema publikoagaz hartu-emonetan jartzen diran lehen unetik:
- Bizkaiko Foru Aldundiak sexu-indarkeriaren biktimei arretea emoteko zerbitzua jarri eban martxan 2023. urtearen amaieran; zentro publiko bat dau Bilboko Ledesma, 10 bis zenbakian. Telefono bidez be hartu-emonetan jar daiteke 900 840 977 zenbakian, posta elektroniko bidez atencionviolenciasexual@bizkaia.eus helbidean edo webgunean.
- Ate Morea, garagarriletik aurrera martxan dagoan baliabidea. Bilboko Manuel Allende kaleko 10. zenbakian dago, eta zuzeneko arretea eskaintzen deutse 14 urtetik gorako emakumeei; ez da beharrezkoa salaketarik edo erroldatzerik egitea edo administrazino-egoera erregularizatea. 688 881 353 telefono-zenbakia, atemorea@bizkaia.eus helbidea eta www.atemorea.org web-orria erabili ahal dira hartu-emonetan jarteko.
Gero eta sensibilizazino handiagoa dagoan arren, Bizkaiko Indarkeria Matxistearen Behatokiaren datuak kezkagarriak dira oraindino be: 2025eko maiatzera arte, Ertzaintzak 162 sexu-eraso zenbatu ditu, aurreko urtean erregistrautakoak baino % 19,12 gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!