Bizkaiko parketxeek 20.860 bisita jaso ditue
2025-08-12 13:30 KultureaLehenengo sei hilabetetan.

Armañongo, Gorbeiako eta Urkiolako parke naturaletako parketxeek 20.860 bisita jaso ditue aurtengo lehenengo sei hilabetetan, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako kalkuluaren arabera. Hiru interpretazino-zentroetatik, Gorbeia izan da bisitatuena (8.062 bisitari), ondoren Armañon (6.764) eta Urkiola (6.034).
Bisita gehienak (% 69,2, hots, 14.450) lanegunetan izan dira; jaiegun, zubi edo asteburuetan, barriz, 6.410 bisitari etorri dira ekipamendu horreetara. Betiko lez, parketxeak lanegunetan bisitetan dituen gehienak hezkuntza-programetan parte-hartzen daben ikasleak dira.
8.873 ikaslek hartu dabe parte ibilbide didaktikoetan
2025eko lehenengo sei hilabetetan, Bizkaiko zenbait ikastetxetako 8.873 ikaslek parte hartu dabe parketxeetako langileek atondutako ibilbide didaktikoetan. Ibilbide horreek aukerea emoten dabe lurraldeko parkeen balio naturalak eta kulturalak modu praktikoan eta hezigarrian ezagutzeko, eta euskarea da hizkuntza nagusia.
Urkiolako parketxeak jaso dau ikasle gehien (3.180), eta, ondoren, Gorbeiakoak (3.093) eta Armañongoak (2.600).
3.951 bisitari taldeetan etorri dira
Ikasleez gan, parketxeek 3.951 bisitari jaso ditue talde atonduetan (alkarteak, talde kulturalak edo eskursino gidatuak). Ondokoa izan da parketxeen arteko banaketea: Armañon (1.769), Gorbeia (1.107) eta Urkiola (1.075).
Bisita partikularrak 8.036 izan dira
Bestalde, 8.036 bisitari banaka edo familia edo lagun-talde txikietan etorri dira parketxeetara; Gorbeiakoak jaso dau mueta horretako bisita gehien(3.862), eta, ondoren, Armañongoak (2.395) eta Urkiolakoak (1.779).
Bisitarien profila
Parketxeetara etorri diranen profila ez da aldatu aurreko urteetatik hona. Armañonen eta Urkiolan, bisitari gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, batez be, Bizkaikoak. Familia, bikote edo lagunen bisitak dira; batez be gaztelaniaz egiten dabe berba, eta 30 eta 60 unte bitartekoak izaten dira.
Gorbeian, barriz, estaduko turista gehiago dagoz, baina bizkaitarrak be nagusi dira. Bikoteak dira bisitari mueta ohikoenak, eta gaztelania da gehien erabilten dan hizkuntzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!