Bakioko hondartzea, ONCE kupoiaren protagonistea
2025-08-12 08:44 Pil-pileanAbuztuaren 18an, Bandera duten hondartzak seriearen barruan.

Bakioko hondartzea abuztuaren 18ko ONCEren kupoiaren irudiaren protagonistea da. Kupoia Bandera duten hondartzak seriekoa da. Bakioko hondartza ezaguna bost miloe kupoik erakutsiko dabe.
Bakioko hondartzea urigunean bertan dago eta Bizkaiko zabalena da, kilometro bat inguruko luzeeragaz. Alde batean, ubide txikia dago, itsasora isurtzen dana, eta, bestean, Estepona ibaia. Surfa maite dabenek olatuen kalidadeaz disfrutetan dabe, baita piraguismoaz eta harea-kirolez be.
Bandera duten hondartzak serieagaz, ONCEk ondartzak ezagutarazo gura ditu. Gainera, aisialdirako naturgune horreen konserbazinoan eragin gura dau.
Bandera urdina
Urtero, Ingurumen eta Konsumitzaile Hezkuntzako Alkarteak hondartzarik onenak autortzen ditu, urearen egoera onagaitik, zerbitzuen maila altuagaitik eta bainularien segurtasunagaitik. 1984ko apirilaren 25ean sortu zan Madrilen.
ADEAC irabazi-asmorik bako Europako alkarteetako bat da, 1984an Foundation for Environmental Education (FEE) sortu ebana. ADEAC, beraz, FEEren Espainiako adarra da, eta Espainian Bandera Urdina, Ekoeskolak, Ingurumenerako Erreportari Gazteak eta Giltza Berdea nazinoarteko programak garatzeko ardurea dauen erakundea da.
Bestalde, ONCEren Eguneroko Kupoiak 500.000 euroko saria jarri dau jokoan seriean, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro bueltatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!