Oihana Garatea izango da San Antolinetako txupinerea
2025-08-07 08:57 KultureaIrailaren 1ean hasiko dira jaiak.
Aurton Oihana Garateak botako dau San Antolinetako txupina. Lekeitioko azken saregina da Oihana eta herritarren botoen bidez elejidu dabe ardura hori hartzeko. Lekeition, sareginen lana eta ondarea bizirik eusten dabil, halanda ze, jai hasierako ikur bihurtuko da.
Udaletxetik ez dabe ahaztu nahi, era berean, zorionak emotea Santi Zumaran eta Aratuste Alai Estudiantinari, izan be, boto asko jaso ditue horreek be, herritarrek argi itxiz euren balioa eta ekarpena be kontuan hartzen dabela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!