Euskal zinemea, protagonista Locarnoko Jaialdian

Bizkaie! 2025-08-07 08:00   Zinemea

Balearic eta Olivia filmak proiektauko ditue.

'Olivia' (Goian) eta 'Belaric' (Behean). | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal zigilua daben film bi aukeratu ditue Concorso Cineasti del Presente sailean parte-hartzeko. Nazinoarteko zinemearen ahots barriak ezagutzeko sail garrantzitsuenetako bat da hori.

Ion de Sosa donostiarraren Balearic filmak mundu mailako estreinaldia izango dau jaialdian eta Sofia Petersen zuzendari argentinarraren Olivia lanak euskal presentzia bikotxa osotuko dau.

Gure produkzinoen talentuaren, sendotasunaren eta proiekzino globalaren beste adibide bat da hau.

Balearic 

- Zuzendaria: Ion de Sosa.

- Produkzino-etxeak: Apellaniz y de Sosa, Jaibo Films, Umbracle Cine eta La Fábrica Nocturna Cinema.

- Proiekzinoak: 

  • Abuztuak 10, 11:30: PalaCinema 1.
  • Abuztuak 11, 21:00: L’Altra Sala.
  • Abuztuak 12, 13:30: PalaCinema 2.
  • Abuztuak 12, 13:30: PalaCinema 3.

Olivia

- Zuzendaria: Sofía Petersen.

- Produkzino-etxeak: Vitrine Films, Elías Querejeta Zine Eskola eta Animitas.

- Proiekzinoak: 

  • Abuztuak 13, 11:30: PalaCinema 1.
  • Abuztuak 14, 21:00: L’Altra Sala.
  • Abuztuak 15, 13:30: PalaCinema 2.
  • Abuztuak 15, 13:30: PalaCinema 3.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu