'Chillida eta arteak' erakusketea saritu dabe
2025-08-06 09:32 KultureaHaren diseinu grafikogaitik.

Pere Alvaro diseinatzaileak Chillida eta arteak erakusketarako egindako lana saritua izan da ADG Laus 2025 sarietan. Halanda ze, Erakusketen grafika sailean brontzezko saria jaso dau. Sorkuntza eta diseinu adituek osotutako epaimahaiak tipografiaren erabilerea nabarmendu dau; tipografia erakusketako pieza bat gehiago balitz bezela erabili izana, baita haren sorkuntza maila eta emoitza formala be.
Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketea 2024ko udan aurkeztu zan San Telmo Museoan. María Bolañosek egin zituan komisario lanak eta izen handiko artisten ia 100 lan batu zituan; besteak beste, Chillida, Miró, Moore, Giacometti, Richier edota Picassoren obrak. 37.000 bisitari inguruk ikusi eben erakusketea.
Associació de Disseny Gràfic i Comunicació Visual irabazi asmorik bako alkartea da eta 1964az geroztik urtero banatzen ditu ADG Laus sariak; sektorean sona handiko sariak dira estadu maila
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!