Miguel Angel Sanchez, 'Nire txokorik gogokoena' lehiaketearen irabazlea
2025-08-06 09:07 KultureaMañaria ibaia, Pinondo Etxea eta Santa Ana arkuaren irudiagaitik.

Tomas Sanchez Almenara (Bigarren Saria).
Durangoko Nire txokorik gogokoena lehiaketeak 169 argazki jaso ditu aurtengo edizinoan. Sariak, Durangoren esentzia islatzen daben irudiei emon jake, paisajea, kulturea, tradizinoak eta bertako txoko berezien xarmea nabarmentzen dabenak hain zuzen be. Lehiaketearen irabazleak ondoko honeek izan dira:
- Lehen Saria: Miguel Angel Sanchez Tabernero, Mañaria ibaia, Pinondo Etxea eta Santa Ana arkuaren irudiagaitik (200 euro).
- Bigarren Saria: Tomas Sanchez Almenara, Barrenkale kalea erakusten dauen argazkiagaitik (100 euro).
Irabazlearen argazkia udalerriaren material promozinonaletan erabiliko da: 2000 postaz, 1000 pegatinaz eta 500 posterrez osotutako ekintza batean, lehiaketearen irudi irabazlea edegiteko. Sariak irailaren 27an emongo dira, Turismoaren Munduko Egunagaz bat eginez.
Turismo arloko zinegotzi Jesica Ruizek ekimen horren harrera bikaina nabarmendu dau, parte-hartzaile guztiei eskerrak emonez eta Durangoko edertasuna sustatzen jarraitzeko konbita eginez: lehiaketea aukera parebakoa izan da gure ondarea, jentea eta Durangoren txoko bakotxaren edertasuna ezagutzeko. Udaletik parte-hartzaile guztiei eskerrak emoten deutsegu haien konpromisoagaitik eta baita epaimahaiaren kideei be, irabazleak hautatzeko egindako lan eta dedikazinoagatik. Herritarrei gure udalerriko txokoak harrapatzen eta sare sozialen bidez partekatzen jarrai deien animetan deutsegu, Durangoren kulturearen eta naturearen aberastasuna erakusteko leihoa baita, txoko liluragarri ugari dituan udalerria, nabarmendu eta partekatu behar diranak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!