'Errespetu Nagusia' Aste Nagusian
2025-08-05 08:15 Pil-pileanKanpainea, erasoen kontrako udal-estrategiaren barruan dago.

Bilboko Udalak erasoen kontrako sensibilizazino eta prebentzino-kanpaina instituzionala jarri dau martxan 2025eko Aste Nagusian. Respeto Nagusia / Errespetu Nagusia lelopean, Udalak mezu argia eta zuzena errepikatzen dau, izan be, errespetua da jaiez askatasunez eta beldurrik gabe disfrutetako balio funtsezkoena.
Udalak erasoen kontra bultzautako estrategiaren barruan kokatzen da ekintzea, urtero lez, Bilbon jai seguru, bardintasunezko eta inolako indarkeriarik bakoak bizi eta disfrutau daigun, adierazo dau Itziar Urtasun Bardintasuneko eta Jaietako zinegotziak.
Aurton, konpromisoa indartuko da, batez be, indarkeria matxistak prebeniduteko eta arrazakeriaren eta LGTBIQ fobiaren kontra burrukatzeko konpromisoa, eta indarkeria horreen euskarri diran portaera normalizatuei jarriko jake arretea.
Barriro esango dogu oraindino argi ez dabenentzat, gure urian ez dago lekurik inolako eraso matxista, arrazista edo LGTBIQ fobikorik egiteko. Guretzat errespetua da balio funtsezkoa da gure jaiez askatasunez eta bildurrik gabe disfrutateko. Jarrera horreek identifiketako eta geldiarazoteko... erantzukizuna guztiona da, adierazo dau Itziar Urtasunek.
Sormen grafikoak, ondoko mezua be dauka: Bilbo, hiri konprometitua eta eraso matxista, arrazista eta LGTBIQ fobikorik gabekoa.
Jaiak hasi aurreko egunetan, Udalak erasoen kontra estrategia integrala aurkeztuko dau, abuztuaren 16tik 24ra bitartean aktibauko dana. Horrezaz gan, Bilboko konpartsekaz eta beste gizarte-eragile batzuekaz partekatutako protokoloa be jasoko dau, baita edozein eratako erasoa jasaten dabenei arretea emoteko erabilgarri dagozen udal-baliabideak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!