Jon Plazaolak 'AA Aita' bakarrizketea aurkeztu dau
2025-07-30 10:07 KultureaIkuskizunerako sarrerak salgai dagoz hemen.

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinau eban Tu-Tum; Platz! ikuskizuna; aitatasun bajea despreziauta. Azken finean bizitea horretarako da, ezta? Bakotxak berea gura dauen modura izorratzeko.
Urte biko bira arrakastatsuaren ondoren, aitatasun altan jarraitzen dauela ziurtatuz, AA Aita sortu dau orain, komediaren mesedetako (edo hori uste dau berak).
Halanda ze, urte bitan aitatasunak emon deutson dana publikoagaz alkarbanatu gura izan dau Plazaolak. Aitatasuna ardatz eta atxaki izango da, baita patetismo eta ergelkeria propioaz ibilteko be: baina, batez be, gainontzekoen patetismo eta ergerlkerian sakontzeko.
Egun guztian jesarri eta denporarik ez dauela errepetiduten badau be, publikoaren aurrean zutik ibiliko da: komedia, barre egiteko, baita publikoak etxera hausnarketa txiki bat eroateko be... ez; benetan, barre egiteko!
Programazinoa
- Zemendiak 7 eta 8: Donostiako Lugaritz Kultur Etxean.
- Zemendiak 27: Gasteizko Jimmy Jazzen.
- Zemendiak 28: Iruñeko Escuela de Teatron.
- Abenduak 12: Bilboko Campos Eliseosen.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!