Zeinek botako dau San Antolinetako Txupinazoa?
2025-07-30 08:36 Pil-pileanBozkatu hemen.

Herritarren proposamenak jaso ostean, hiru hautagairen artean erabagiko da irailaren 1ean Lekeitioko San Antolin Jaietan txupina botatzearen ardurea: Santi Zumaran, Oihana Garatea eta Aratuste Alai Estudiantina.
Botoa modu bitan emon ahal izango da abuztuaren 2ra arte: hemen eta presentzialki Lekeitioko Kultur Etxeko hautestontzian.
Herritar bakotxak bozka bakarra izango dau eta ez dago parte-hartzeko edade tarterik, jaiak guztionak dira-eta.
Santi Zumaran
Isuntza Arraun Taldeko ohorezko presidentea. Alkartea 1977an sortu zan eta igaz itxi eban presidente kargua, 47 urte ostean.
Oihana Garatea
Bizitza osoa emon dau Kalamua II itsasontziko sareak josten eta konpontzen.
Aratuste Alai Estudiantina
Kalejirak eta inauteriak lako jai-ekitaldietan parte-hartzen dauen taldea. Bertako folkloreari eusten deutso, konposizino tradizinonalak interpretauz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!