Francis Diez eta Olatz Agirre: 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinerea
2025-07-30 08:00 Pil-pileanBilboko Aste Nagusia 2025, abuztuaren 16tik 24ra.
Bardintasun eta Jaietako zinegotzi eta Bilboko Udaleko Jaien Batzorde Mistoko presidente Itziar Urtasunek modu ofizialean aurkeztu ditu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera: Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna.
Aurten Aste Nagusia beste ikuspegi batetik biziko dozue. Ohituta zagoze esperientziaren oso bestelakoa da, baina, duda barik, oso aberasgarria izango da, adierazo deutse Urtasunek, eta eskerrak emon deutsee jaiakaz daben konpromisoagaitik eta erronka hau onartzeko erakutsi daben pasinoagaitik: gure jaien hasierea markauko daben aurpegia eta ahotsa izango zarie eta badakit zeregin hori ilusinoz eta energiaz beteko dozuela, gaineratu dau. Ez dozue etenik izango bederatzi egunetan baina aldi berean, momentu ahaztuezinak be biziko dozuez.
Olatz Agirre txupinerea izateko aurkeztu dabe, Santutxukoa da, delineatzaile lanak egiten ditu Bilboko Udaleko Zerbitzu eta Herri Lan arloan eta Txori Barrote konparsako kidea da. Olatzek aurten autortu dauenez, ez naz baltzez eta zuriz jantziko, gorriz baiono, konparsa guztiak ordezkatzeko, herritik eta herriarentzat, interes ekonomikorik barik eta alkartasunez, kolorez eta parte-hartzez betetako bederatzi egun alai honeetan.
Ondo pasetearen alde egin dau baina pasau barik eta nabarmendu dauenez, ez da onartuko inoren kontrako indarkeriarik. Nabarmendu dau erasoen kontrako protokolo bat dagoala eta erasorik izan edo ikusi ezkero konparsetan salatzeko aukerea dagoala, bertan erasotutako personek laguntzea jasoko baitabe eta erasoen kontrako protokoloa martxan jarri ahal izango baita. Azkenik, motorrak berotzeko deia egin dau, Aste Nagusia atejoka dogu-eta.
Aurten aukeratutako pregoilariak, Francis Díezek, Doctor Deseo taldeko abeslariak, aurreko urteetan proposamen horretatik eskakeatu izana autortu dau. Aurten, baina, pregoilaritzea onartzea erabagi dau, bera folklorika hutsa dalako eta lan handia eskatzen daben eta munduko jai onenak bihurtu diran jai honeei merezidu daben aitortzea emoteko.
Francisek ondokoa ziurtatu dau: ohore handia da Pregoilaria izatea eta Bilboko Konpartsak kolektiboaren eta Udalaren zerbitzura egongo naz, Bilbon eragin handia dauen jai ez-material honetan parte hartzeko. Herritarren eskura jarri da, ondo baitaki persona asko hurbilduko dirala bai pregoilariarengana bai txupinerearengana argazki bat eskatzera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!