Badator 32. Araia-Asparreneko Umore Antzerkia
2025-07-29 09:28 KultureaGuztira, 16 konpainiek hartuko dabe parte.

32. Araia-Asparreneko Umore Antzerkiak 16 konpainia batu eta guztira 38 ekitaldi egingo ditu Arabako 26 udalerritan. Abuztuaren 14tik 17ra, Araia izango da jaialdiaren topagunea, 11 saio eskainiz, besteak beste, kaleko ikuskizunak eta aretoko muntaiak. Bestalde, abuztuaren 2tik 31ra jaialdia Arabako 25 herritan be ibiliko da eta aire zabaleko dobako antzezlanak eskainiko ditu.
Araiako Jaialdiak herri esentziari eutsi eta antzerkiak eskaintzen ditu espazio estalietan zein aire zabalean. Arrazpi Barri Kiroldegian egingo dira aretoko lau antzezlanak; Araiako kaleetan, barriz, zazpi saio.
Aurtongo nobedadea ziba tailerra izango da. Zapatu goizean egingo da, doban, Curolles Konpainiaren eskutik, umeei eta helduei zibearen artea hurreratzeko eta disfrutetako.
Barruko antzezlanen programazinoa Araian
- Arrazpi Barri Kiroldegia (aretoko ikuskizunak, 22:30ean):
- Abuztuaren 14a, eguenean: Espejismo, metamorfosis de una cucharilla (Koilara Teatro).
- Abuztuaren 15a, barikuan: La mujer que mató a todo (Nía Corcor Konpainia).
- Abuztuaren 16a, zapatuan: Farra (Lucas Escobedo eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazinonala).
- Abuztuaren 17a, domekan: Artea (Txalo Produkzinoak). Euskeraz.
- Kale antzerkia Araian (doan):
- Abuztuaren 14a, eguenean: La kermés del vermú (Teatro Gorakada).
- Abuztuaren 15a, barikuan: Tot bé! (Curolles Konpainia) eta US (Midnight Company).
- Abuztuaren 16a, zapatuan: Eraitsi S.L. (Goitibera) eta B.O.B.A.S. (Jimena Cavalletti). Horreezaz gan, goizean, Curolles Konpainiak dobako ziba tailerra egingo dau, zibearen artea edade guztietako jenteari hurreratzeko.
- Abuztuaren 17an, domekna: Gota (Txema Muñoz) eta Meraki (Edu Manazas).
Antzerki Ibiltaria Araban (abuztuaren 2tik 31ra)
Jaialdiak Arabako 25 herritara eroango dau umore antzerkia, 27 saio, hain zuzen be. Guztira, 8 ikuskizun izango dira:
- Welcome and sorry (Ganso & Cía).
- Baboom (Xabi Larrea).
- Finito-Infinito (Cía Trotamundos).
- WC (David Cebrián).
- Wooooow! (La Churry).
Parte hartuko daben udalerriak dira Artziniega, Berantevilla, Eltziego, Laudio, Oion, Agurain, Eskuernaga eta beste asko.
Sarrerak
- Salgai abuztuaren 1etik 11ra bitartean, hemen.
- Abonu osoaren prezioa: 44 euro.
- Banakako sarrerak: 15 euro antzerki bakotxeko.
- Aurrez aurreko salmentea: abuztuaren 2, 3, 9 eta 10ean, Arrazpi Barri Kiroldegian (12:00–14:00).
- Sarrerak leihatilan: antzerki bakotxa baino ordubete lehenago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!