2025/07/29 18:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Berbaldiak'Gazatik atera'. KAYED HAMMAD & MIKEL AYESTARAN
Kayed Hammad interprete gazatarra Gazatik ebakuau eben bere emazte eta hiru seme-alabakaz, 20 hilebete infernuan igaro ondoren. Ez da erraza izan Zerrendatik urtetea baina hamarnaka kazetari, akademiko eta politikari ohiren babesari esker posible izan da, Kanpo Arazoetako Ministeriora gutun bat bialdu baitzeben bere ebakuazinoa eskatzeko. Kayedek hamarkadak daroaz estatu osoko komunikabideetako hamarnaka kazetarigaz lan egiten eta bere familiagaz batera protagonista da Mikel Ayestaran kazetariagaz alkarlanean sortutako Gazako Menua entzutetsuan.
Gazako Zerrenda odolusten dago eta dagoeneko 56.000 palestinar baino gehiago hil ditue, gehienak emakumeak eta umeak. Azken asteotan indarkeria indartu egin da eta egunero hilten dira dozenaka palestinar, Israel eta AEBek edegitako janari banaketa guneetan, soldatapeko mertzenarioek kudeatutakoetan, Israeleko militarrek tirokatuta.
Barriketaldia doban izango da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!