'Ikusezina baina ahaztezina' erakusketea, ikusgai Durangon
2025-07-28 10:46 KultureaGainera, usaimen probaketa bi programau dira irailean.
Ikusezina baina ahaztezina izeneko erakusketea hartuko dau uda honetan Arte eta Historia Museoak. Proposamen kultural horrek XIX. mendearen amaieratik XX. mendeko 90eko hamarkadara arteko lurrinaren eta kosmetikaren historiari buruzko ibilbide sensorial eta emozinonal parebakoa eskaintzen deutse herritarrei. Erakusketea iraila arte egongo da edegita.
Erakusketan Durangoko Laura Rodriguezen bilduma personalaren parte diran lurrin-flaskoak, hauts-kutxatilak, ezpainetakoak eta bestelako kosmetikoak dagoz ikusgai. Pieza horreek guztiak garaiko joerak eta iruditeria soziala islatzen dituen denporearen kapsulak dira, memoriaz, estetikaz eta balio historikoz beteta.
Bilduma horren abiapuntua opari hunkigarri bat izan zan: haren aitak, Armandok, umetzaroan oparitutako lehen lurrin-flaskoa. Haren autortzaz hartu dau erakusketak gaztelaniazko izenburua: Armando la Historia del Perfume.
Erakusketea hainbat bloke kronologikotan banatuta dago eta, horreen bidez, ikus daiteke zelan aldatu diran edertasunaren estetika, kulturea eta gizarte-balioak urteek aurrera egin ahala.
Gainera, erakusketa horren esparruan, usaimen probaketa bi programau dira talde txikientzat, eta, beraz, aldez aurretik izena emon beharko da www.durangomuseoa.eus webgunean edo 946 03 00 20 telefonora deituta.
- Irailaren 10ean, eguaztena, 18:00etatik 19:30era: Belle Époque-etik Art Decó-ra: Hizkuntza lurrinduaren jatorriak (1890–1940).
- Irailaren 17an, eguaztena, 18:00etatik 19:30era: Glamourretik nostalgiara: Lurrina XX. mendeko ispilu gisa (1940–1990).
Durangoko Udalak herritarrak konbidetan ditu erakusketea ikustera, eta lurrinaren artearen bidez estetikari, akorduari eta nortasunari buruz hausnartzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!