CAF-Elhuyar sariketan etena

Bizkaie! 2025-07-28 10:47   Kulturea

30 urtez euskerazko zientzia-dibulgazinoa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyar. 

Hogeita hamaikagarren edizinoa martxan egoan baina sarietan etena egitea erabagi dogu erakunde atontzileok sariketea behar bezela egiteko baldintzarik ez dagoalako.

Azken urteotan jasotako lan-kopuruak nabarmen behera egin dau aurten, eta testuinguruak be ez dau ahalbidetzen sariketea baldintza txukunetan egitea. Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskerazko zientzia-dibulgazinoko lanei ikusgarritasuna emoteko moduez hausnarketea edegiko dogu, datorren ikasturtetik aurrera.

Aurtengo parte-hartzaileei parkamena eta esker ona adierazo nahi deutsegu, bide batez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu