Herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu leikie

Bizkaie! 2025-07-28 09:33   Pil-pilean

Garagarrilaren 28tik eguaztenera bitartean emon leikie botoa.

Epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean gustokoena aukeratuko dabe. Ondokoak dira hiru kartel finalisten izenburuak: Han dator Xixili, Bermeoko jaietan bihotzak dantzan eta Herriaren eta herriarentzat.

Kartelak ikusgai dagoz Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.

Persona bakotxak baten bakarrik emon leike botoa Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez hemen.

Loturea Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta Bermeoko Udalaren sare sozialetan egongo da herritarren eskura. Kutxan jasotako botoek % 70eko balioa izango dabe eta
Internet bidezkoek, barriz, % 30.

Aurten 37 kartel aurkeztu ditue lehiaketara. Epaimahaia joan dan astean batu zan lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak aztertzeko. Epaimahaian honakoak dagoz: Udalean dauden alderdietako kide bana, artearen edota diseinu grafikoaren mundua dabilen persona bat, jai batzordeko ordezkari bi, mobimentu feministako ordezkari bat eta gazte bat. Aukeraketea egiterako orduan honakoak izan zituen kontuan: proposamenen estetikea, Bermeoren izaerea islatzea, baloreak kontuan izatea eta originaltasuna.

Epaimahaiak eskerrak emon deutsee parte-hartzaile guztiei, egindako lanagaitik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu