EHUko Medikuntzea hirugarren kokatu da fakultade onenen artean

Bizkaie! 2025-07-28 08:47   Pil-pilean

2025eko MIR plaza esleitzeko tasearen arabera, TOP3an sailkatu da lehenengoz EHU. 

MIR plazak esleitzeko tasa % 87,4koa izanik -batez bestekoa % 65,7koa da-, estaduko unibersidadeen rankingeko podiumean kokatu da Euskal Herriko Unibersidadea 2024-2025 deialdian, Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera. EHUren Osasun Komisionadu eta Medikuntza eta Erizaintza fakultadeko dekano ohi Joseba Pinedaren esanetan, Medikuntzako graduan egiten dabizen irakaskuntza-kudeaketa onaren eta irakasle bikainak eta praktika egokiak izatearen ondorio dira emoitza horreek. Izan be, ikasleen mailea oso altua dala nabarmendu dau, Pinedak.

Gauzak holan dirala, azken 10 urteetan Medikuntza eta Erizaintza fakultadea estadu mailako rankingean lehen hiru postuen artean kokatu da lehen aldiz.

Beste alde batetik, unibersidade publikoen artean, lider jarri da.

  • EHUko bost graduadu, BAME probetako 100 nota onenen artean

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko bost graduadu kokatu dira aurten Barneko Mediku Egoiliarrentzako (BAME) azterketako 100 kalifikazino onenen artean. Azterketea urtarrilaren 25ean egin eben eta datuok zezeilean egin ziran publiko. BAMEko TOP100eko % 5 Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleek hartu dabe, nahiz eta aurkeztutako hautagaien % 2 inguru baino ez izan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu