Zazpi piroteknia-etxe lehiatuko dira Aste Nagusian

Bizkaie! 2025-07-24 12:59   Pil-pilean

Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazinoarteko XXXIII. Lehiaketan.

Herbehereetako, Brasilgo, Alemaniako, Kanadako, Galiziako, Frantziako eta Italiako konpainiak hautagai izango dira Ikusleen eta Epaimahaiaren sarietarako. Ikuskizunak abuztuaren 16tik 22ra izango dira, gaueko 22:30ean hasita.

Suak ondo ikusteko lekurik egokiena itsasadarreko ezkerreko bazterra da, Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekura.

Su artifizialak protagonista izango dira Aste Nagusiko gauetan, mundu osoan arrakasta izan daben piroteknia-etxe ospetsuen eskutik. Horreetako zazpik Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketan parte hartuko dabe abuztuaren 16tik 22ra. Arabako Valecea piroteknia-etxeak, bestalde, programazinoari amaierea emongo deutso hilaren 23an, ikuskizun bereziagaz.

Holan, 22:30etik aurrera, su artifizialek Bizkaiko uriburuko zerua argituko dabe, arrakasta handieneko jardueran, gauero 100.000 persona bertaratzen baitira.

Ikusleek gozau ahal izango dabe piroteknia-konpainien profesionaltasun eta sormen-alardeaz, tresna horreekaz ibiliko baitira lehiaketeak emoten dituan sari biak eskuratu ahal izateko: Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria.

Bilbao Hiria Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren 33. edizino honetan 7 piroteknia-etxe lehiatuko dira:

  • Abuztuaren 16an, CAFFERO PIROTEKNIA (Herbehereak).
  • Abuztuaren 17an, PIROCENTER PIROTEKNIA (Brasil).
  • Abuztuaren 18an, BEISEL PYROTECHNIK (Alemania).
  • Abuztuaren 19an, KUMA FIREWORKS (Canadá).
  • Abuztuaren 20an, ARTEFOGO PIROTEKNIA (Galizia).
  • Abuztuaren 21ean, FÊTES ET FEUX PRESTATIONS (Frantzia)
  • Abuztuaren 22an, DI MATTEO FIREWORKS (Italia).
  • Abuztuaren 23an (zapatuan), Arabako Valecea Piroteknia-etxeak zarratuko dau programazioa, erakusketa-ikuskizun bategaz.

Ikusleen Saria

Ikuskizunez gozeteaz gan, herritarrek aukerea izango dabe Lehiaketearen balorazioan zuzenean parte hartzeko eta Ikusleen Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa emoteko. Parte-hartze hutsagaz, lehiaketako babesleek emondako sariak jasoteko aukerea izango dabe.

Botoak Bilbao Aste Nagusia 2025 mobikorrerako aplikazinoaren bidez emon ahal izango dira (App Store-n eta Google Playn deskargau daiteke), edo abuztuaren 16tik 22ra bitartean El Correo egunkarian argitaratuko diran partaidetza-kupoien bidez.

Epaimahaiaren Saria

Lehiaketako epaimahaiak Aste Nagusiaren azken egunean, abuztuaren 24an jakinarazoko dau zein dan sariaren irabazlea. Ondokoak izango dira epaimahaiko kideak: Itziar Urtasun, Bardintasun eta Jaietako zinegotzia; Begoña Escribano, Musika-Mísica jaialdiko eta Gau Zuriko zuzendaria; Raul Cancedo, Hortzmuga antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa; Carmelo Lezama, El Corte Inglés enpresako ordezkaria; Rosa Pardo, Zazpikaletako Merkatarien Alkarteko ordezkaria; Antonio Barrena, El Correoko ordezkaria; José Mª Amante, Bilboko Konpartsak kolektiboko ordezkaria. Jone Larrazabal, Udaleko Bardintasun eta Jaietako zuzendaria, Epaimahaiaren idazkaria izango da, eta Aitor Valdecantos, Valecea piroteknia-etxekoa, Epaimahaiari aholkuak emoteko arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu