Lonjak etxebizitza bihurtzeko prozesua aurrera doa Derion

Bizkaie! 2025-07-24 09:42   Pil-pilean

Ekimenaren helburua etxebizitzen eskaintzea dibersifiketako beharrari erantzutea da. 

Udalbatzak aho batez onartu dau bizitegi-soluzino jasangarrien aurreko udal-konpromisoa indartzen dauen mozinoa, HAPO barriagaz eta Eusko Jaurlaritzako hurrengo malgutze arautzaileakaz bat datorrena.

Ekimenaren helburua etxebizitzen eskaintzea dibersifiketako beharrari erantzutea da. Onartutako dokumentuak berresten dau udalak urigintza-eredu sendo, konpakto eta iraunkorrago bategaz dauen konpromisoa, gaur egun hutsik edo erabilerarik barik dagozan lokal jakin batzuen bizitegi-erabilerea bultzatuko dauena.

Mozinoak azpimarratzen dau udalaren borondatea dala birmoldaketa hori ahalbidetuko daben urigintza-erispideak lantzen jarraitzea, Uri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN) barrikusteko prozesuaren barruan egiten dabizena. Gainera, ordenantza espezifiko bat idaztea aurreikusi dabe beharrezkoak diran baldintza tekniko eta urbanistikoak jasoko dituana, Eusko Jaurlaritzeak iragarritako Bizigarritasun Dekretuaren aldaketeagaz bat etorriz, eskatutako baldintzak malgutzea aurreikusten baitau.

Horrezaz gan, Derioko lonjen egungo parkeari buruzko azterlan tekniko bat egingo da, bai eta herritar interesdunei zuzendutako informazino-ekintzak be, lonjen jaubeei zuzendutakoak, behin arauzko baldintza egokiak beteten diranean.

Era berean, alokairu soziala edo eskuragarria helburu daben eraldaketetan pizgarriak sartzea balorauko da.

Urigintza irisgarriagoa, iraunkorragoa eta derioztarren benetako beharretara egokitua garatzeko pausuak emoten jarraituko dogu. Adostasuna izan da oinarri Derioko bizi-eredu barriei erantzuna emoteko prozesuan, nabarmendu dau Esther Apraiz alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu