Bizkaiak indarkeria matxistearen biktimentzako lehen arretea indartu dau

Bizkaie! 2025-07-24 08:00   Kulturea

Daborduko martxan dago Ate Morea zerbitzua.

EDE Suspergintzak kudeatzen dauen zerbitzuak zuzeneko laguntza profesionala eskaintzen dau hasiera-hasieratik, salaketarik, erroldatzerik edo aurretiazko izapiderik egin beharrik barik. Ate Morea proiektu pilotu moduan hasi da, urte eta erdirako; etenikbako ebaluazinoa egingo da eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziauo dau oso-osorik. Zerbitzua martxan dago Bilboko Manuel Allende kaleko 10. zenbakian, astelehenetik barik, 688 881 353 telefonoaren, atemorea@bizkaia.eus helbidearen eta www.atemorea.org webguneare bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri dau Ate Morea, indarkeria matxistearen biktimen emakumeei hasiera-hasieratik laguntza profesionala emoteko zerbitzu publiko berria. Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak sustatutako baliabide honen helburua da biktimea arreta-sistema publikoagaz hartu-emonetan jarten dan lehen momentutik jardutea eta zerbitzu espezializaduetarako sarbidea erraztea eta laguntza integrala eskaintzea ikuspegi feminista eta intersekzionala oinarritzat hartuta.

Ate Mpreak zuzeneko arretea eskaintzen deutse 14 urtetik gorako emakumeei eta ez da beharrezkoa aldez aurreko izapiderik, salaketarik edo erroldatzerik egitea edo administrazino-egoerea erregularizete. Zerbitzua norberaren ekimenez edo sistema publikoetatik (Osakidetza, Ertzaintza, Justizia, Hezkuntza, biktimentzako telefono bidezko arretea edo hasierako beste arreta-zerbitzu batzuek) bideratuta erabili daiteke.

Zerbitzu hau Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko batzordean egindako agerraldian aurkeztu eben eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru-diputaduak nabarmendu eban ezinbestekoa dala ezaugarri horreek dituan baliabide bat izatea esku-hartzearen lehen faseetatik. Esan ebanez, Ate Morea hasieratik laguntza profesionala emoten dauen zerbitzua da, lehen unetik bertatik esku-hartze publikoaren erantzuna integralagoa, koordinatuagoa eta biktimen beharren aurrean sentikorragoa izateko beharra dagoalako eratu da. Aldi berean, ondokoa zehaztu eban: Ate Morea oinarrizko pieza bat da. Baliabideen sisteman ibiltea errazten dauen kontaktu profesionalaren lehen momentua da. Ikuspegi profesionala dauenez, arreta kualifikatua bermatuko dau errekuperazino prozesuaren etapa kritikoan'.

Zerbirtzua hasierako engranaje baten modukoa da, egon dagozan zerbitzuak osotzen dituana, ordeztu barik eta tresna eraginkorra da bigarren mailako biktimizazinoa ebitetako, baliabideak eskuratzeko oztopoak murrizteko eta emakumeen jarduteko gaitasuna indartzeko. Laespadak azaldu dauenez, 'biktimak zerbitzuotara heltzen diranean, lehen arretea eta laguntzea jasota helduko dira. Ate Moreari esker, esku-hartzearen lehen lerroa indartu eta ziurtatuko da emakume bakar bat be ez dala bakarrik sentiduko indarkeria matxistea gainditzeko bide gogorrean. Bermatu egingo dau guztiek eskuratuko dituela baliabide eta prestazino espezializaduak ahalik eta baldintza onenetan'.

EDE Suspergintzeak kudeatzen dauen zerbitzuak Bilbon dau oinarri operatiboa baina Bizkaia osoan jarduteko gaitasuna dau. Esku-hartze sozialean, psikologikoan eta juridikoan espezializautako sei profesionalez osotutako diziplina anitzeko talde batek emoten dau arretea; prestakuntza espezifikoa dabe indarkeria matxisteari, giza eskubideei, generoari, krisiei eta kulturarteko ikuspegiari buruz. Esku-hartzeak euskeraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan egin daitekez, interpretazino eta itzulpen-sistema profesional bati esker; eta zeinu-hizkuntzea be erabili daiteke.

Ate Moreak egoera bakotxaren arabera egokitu daitekezan lau fasetan egituratzen dau esku-hartzea: lehenengo harrerea, entzute aktiboan oinarrituta eta judiziorik barik; kasuaren aurretiazko balorazinoa, arriskuak eta preminak identifiketako; laguntza emozionala, soziala eta juridikoa emoteko fasea -baita aurrez aurreko gestinoetan be-, eta amaierako etapea, jarraipena egiteko eta prozesuari amaierea emoteko, emakumearen ondoizatea eta autonomia lehenesten baitira.

Baliabide barri hori indarkeria matxistearen biktimei emoten jaken arretea hobetzeko erakundeen arteko III. Akordioaren barruan dago eta beste baliabide publiko batzuekaz koordinauta jarduten dau, besteak beste, SATEVI, GLFZ, BLZ eta ESNATUgaz, bai eta hirugarren sektoreko erakundeakaz be. Garrantzitsua izango da sartzeko oztopo ugari dituen emakumeentzat: administrazino-egoera irregularra, hizkuntza-zailtasunak, erroldatze-arazoak edo patologien ondoriozko preminak dituenentzat.

Zerbitzua Bilboko Manuel Allende kaleko 10. zenbakian dago eskuragarri; ordutegi jarraitua dau: astelehenetik eguenera, 9:00etatik 18:00etara, eta barikuetan, 8:00etatik 15:00etara. Herritarrek ondoo bitartekoak erabili leikiez hartu-emoetan jarteko: 688 881 353 telefono-zenbakia, atemorea@bizkaia.eus helbide elektronikoa edo www.atemorea.org web-orria (oraindino garapen-fasean dago).

Baliabide barri horrega, Bizkaiko Foru Aldundiak beste urrats bat emon dau lurraldeko emakume guztientzat indarkeriarik bako bizitea lortzeko konpromisoan. Ate Morea ate edegia, segurua eta profesionala izateko sortu da, bermatzeko emakume bakar bat be ez dala bakarrik sentiduko momento larrienetan.

ATE MOREAk urte eta erdiko iraupena izango dau, 2026ko abendura arte. Programearen barruan, hiru hilean behingo ebaluazinoak egingo dira, inpaktua, eraginkortasuna, irisgarritasuna eta erakundeen arteko koordinazinorako gaitasuna neurtzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzietan dau osorik urteko 350.000 euroko aurrekontua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu