Eneko Bidegainek eskuratu dau EKE-Elkar Literatura bekea

Bizkaie! 2025-07-23 09:13   Kulturea

Hegal egiten nobeleagaitik.

Argazkia: Lorentxa Saragueta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazinoak sortutako EKE-Elkar literatura bekea urte birik behin emoten da Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntzea sustatzeko asmoagaz. Adur Larreak irabazi eban lehena (2021), eta Idoia Rodriguezek bigarrena (2023).

6000 euroko dirulaguntza hori euskeraz idazten daben Ipar Euskal Herriko autoreei zuzenduta dago. Horren bidez, egileei euren sorkuntza prozesua baldintza onetan eroateko aukerea eskaini gura jake.

2025eko deialdian, hautatutako literatura generoa helduentzako narrazinoa izan da. Elise Diletek, Maddi Ane Txoperenak eta Castillo Suarez Garciak osotutako epaimahiak kalidadeko proposamen ugari jaso dituela azpimarratu dabe. Hautaketea egiteko, ondoko erispideetan oinarritu dira:

  • Narrazinoaren kalidadea.
  • Euskera mailea.
  • Gaiaren erakargarritasuna.
  • Aurkezpen orokorra.

Eneko Bidegain Aireren proposamenak Hegal egiten dau izenburu eta benetako istorio batean oinarritzen da: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrak (IK) erakundeko kide bik iges egin eben Paueko kartzelatik, dozena bat laguneko komando baten laguntzeagaz. Eleberriko protagonista nagusia iges egin eban Maddi Hegi da. Halanda be, sei hilebete aurrerago hil zan, polizia atxilotzen saiatu zanean. Militantearen ibilbidea eta igesaldi bereziaren barri emonaz, Iparretarraken ikuspegitik irudikatutako euskal gatazkearen kontakizuna da. Dokumentazino lan handi bati esker fikzinoa eta errealidadea buztartuko dira.

Argitalpena 2026ko udagoinerako aurreikusia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu