Chill Mafiak filma estreinau dau
2025-07-23 08:28 ZinemeaHistorikoa. Chill Mafiaren azken kontzertuaren historia erreala izenekoa.

Euskal eszenaren oinarriak lehertu zituan talde artistikoak agur esan ebanetik hilebete batzuk igaro diran arren, orain ikus-entzunezko edukia ekarri deuskue: Historikoa. Chill Mafiaren azken kontzertuaren historia erreala filma. BECen emon eben azken kontzertua egiteko erabagia hartzera zerk bultzau zituan kontetan dauena.
Edukia EITBren Primeran plataforman ikusi daiteke. Estaduko beste toki batzuetako jarraitzaileentzako azpitituluakaz be eskuragarri egongo da. Filman, errealidadea eta fikzinoa buztartzea dira The Office telesailaren estiloko komedian bezela. Bertan, etapa musikala amaierara heldu dan arren, kideen adiskidetasunak eta alkarregaz lortzen daben sormenezko argitasunak amaierarik ez dauela islatzen da.
Aralarko Aingeruaren ezusteko agerpenaren ostean, Kiliki Frexkori misino jainkotiarra enkargauko deutso: Euskal Herria salbetea kontzertu erraldoia atonduz. Horretarako, Chill Mafia osoa batuko dau, halanda be, bidea ez da erraza izango.
Arrigurik zuzendu dau filma, Chill Mafiaren lanetan oso presente egon izan diranak hasieratik eta Oso Politagaz (Last Tour) batera produzidu dabe. Gidoia, Julen Goldarazek (FlakoFonki) eta Beñat Iturbek egin dabe. Aktoreak Chill Mafiako kideak izango dira, baita Olentzero be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!