Harrerea egin deutsee udea Bilbon emoten daben saharar eta ukrainar umeei
2025-07-23 07:59 KultureaZortzi saharar eta beste horrenbeste ukrainar etorri dira.

Bilboko Udalak harreera egin die Oporrak Bakean-Vacaciones en Paz programara batutako Saharatik eta Ukrainatik etorritako umeei. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Iñigo Zubizarreta Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasuneko zinegotziagaz eta Udalbatzako ordezkaritza bategaz batera, ondoetorria emon eta opor zoriontsu eta dibertigarriak opatu deutsee.
Arabiar Aretoa izan da ekitaldi sinboliko honen agertokia. Saharar errefuxiatuen Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetatik etorritako zortzi ume eta Ukrainatik etorritako beste zortzi batu dira bertan, euren harrera-familiakaz batera.
Alkateak pozik hartu ditu edade txikikoak: zuek bezela urtero apur bat gehiago hazten eta hobetzen dan uria da hau eta hemen egingo dozuen egonaldia ahalik eta gehien gozetea espero dot. Aldi berean, familiei eskerrak emon deutsee eskuzabalak izateagaitik eta Euskaditik oso bestelako errealidadeetatik datozen umeei euren etxeak edegiteagaitik: holako keinuak dira egunero Bilbo, balioen uri hau, eregiten laguntzen deuskuenak, nabarmendu dau.
Urira etorri jakuzan umeek euren garapena eta hazkundea hobetu ahal izango ditue, bai eta gatazka-eremuetan edo muturreko klimea daben eremuetan bizitearen ondorioak arindu be.
Alkateak eta Iñigo Zubizarreta Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasuneko zinegotziak eskerrak emon deutsee umeak Euskadira udea paseta etortea ahalbidetzen daben alkarteei, hau da, Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzeari, Panpotx, Txernobileko Umeak eta Txernobil alkarteei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!