Anselmo Guineak Bizkaiko Foru Jauregiko beiraterako egindako zirriborroaren dohaintzea

Bizkaie! 2025-07-22 08:16   Kulturea

Gainera, Mikel Lertxundik eraikinaren apaindura-programa oparoari buruzko hitzaldia emon dau.

Elixabete Etxanobe eta Iñaki Urricelqui. | Ikusi handiago | Argazki originala

Anselmo Guineak Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiko eskailerako beirate handirako egindako zirriborro bat dohaintzan jaso dau Arte Ederren Bilboko Museoak. Halanda ze, dohaintzea emoteko ekitaldia atondu da Foru Jauregian, eraikinaren inaugurazinoaren 125. urteurrengaz bat etorriz. 

Elixabete Etxanobe ahaldun nagusi eta Museoaren Patronatuko txandakako presidenteak jaso dau bilbotar artistearen jatorrizko marrazkia Iñaki Urricelqui dohaintza-emoilearen eskutik, Bizkaiko alegoriari buruzko beirate monumentalaren aurrean.

Emote-ekitaldiaren ondoren, Artxibo eta Dokumentazino Saileko teknikari Mikel Lertxundik eraikinaren apaindura-programa oparoari buruzko hitzaldia emon dau ekitaldi-aretoan bertan, beiratea ardatz hartuta. 

Beiratearen diseinua modernistea izan zan, beharbada, eraikinean estetika garaikidearekiko konpromisoa erakusten dauen kinu bakarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu